Albisteak

Atzealdea Alokairu sozialeko 5 etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onartu ditu Udalak

Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izango dute alegazioak aurkezteko, zerrendak udalaren web-orrian eta iragarki-taulan jartzen direnetik aurrera zenbatzen hasita.

2022·03·02


Astigarragako Udalak 5 etxebizitza alokairu sozialean 7 urterako emateko prozedura jarri zuen martxan joan den abenduan. Etxebizitza horiek Aiotzategi kaleko 1. atarian, Urumea kaleko 6. atarian eta Kale Nagusiko 28. atarian daude kokatuta.

Izena emateko epea amaitu ondoren, Udalak eskabideak eta baldintzak egiaztatzeko lanak egin eta, martxoaren 1eko dekretuaren bidez, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onartu ditu.

Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izango dute alegazioak aurkezteko, zerrendak udalaren web-orrian eta iragarki-taulan jartzen direnetik aurrera zenbatzen hasita (epea martxoaren 24ean amaituko da).

Zozketaren data aurrerago jakinaraziko da, baina Aste Santuen aurretik izango da seguru asko. Deialdi honi buruzko informazioa ikus hemen.