Albisteak
Atzealdea Alokairu sozialeko 11 etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea zabalik
2021·02·11
Astigarragako Udalak 11 etxebizitza alokairu sozialean 7 urterako emateko prozedura jarri du martxan.
11 etxebizitza horiek Kontxa Etxeberria kaleko 7, 8 eta 9 zenbakietako atarietan eta Urumea Kaleko 6 eta 10 zenbakietako atarietan daude kokatuta.
Etxebizitzek ezaugarri hauek dituzte:
- Etxebizitza guztiek garajea eta trastelekua dituzte.
- 7 etxebizitza hiru logelakoak dira eta 4 etxebizitza bi logelakoak.
Kupoak
11 etxebizitza horiek lau multzo edo kupotan banatu dira. Eskatzaile batek kupo bakarrean parte har dezake. Hona hemen:
- 1. kupoa: babes bereziko gizarte-egoeran dauden eskatzaileentzat. 3 etxebizitza, bi logelakoak. Multzo honetan sartzen dira eskatzaile mota hauek: 70 urtetik gorako pertsonak; Desgaitasun psikikoa duteln pertsonak; Guraso bakarreko bizikidetza-unitateak (adingabe 1ekin); Genero-indarkeriaren biktimak; Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, ezkongabeak eta alargunak.
- 2. kupoa: familia ugariak. 3 etxebizitza, hiru logelakoak.
- 3. kupoa: gazteak (35 urte edo gutxiago). 2 etxebizitza, bat bi logelakoa eta bestea 3 logelakoa.
- 4. kupoa: orokorra, 2 kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateak. 3 etxebizitza, 3 logelakoak.
Iraupena
Alokairu-kontratuek 7 urteko iraupena izango dute, baina urtero berrikusiko dira hasierako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko.
Parte hartzeko baldintzak
Hona hemen parte hartu ahal izateko baldintza nagusiak (ikus xehetasunak oinarrietan):
- Onuradun izateko ezinbestekoa da Astigarragarekin lotura izatea, erroldatzearen bidez edota Astigarragan lan egitearen bidez.
- Parte hartzeko ezin da etxebizitzarik jabetzan eduki.
- Urtean gutxienez 3.000 euroko eta gehienez 39.000 euroko diru-sarrera haztatuak izatea egiaztatu behar da zozketan parte hartzeko. Baina hala ere, lehentasuna 25.000 euro baino gutxiagoko diru sarrera haztatuak dituzten eskatzaileek izango dute.
Eskabideak aurkezteko epea eta lekua
Parte hartu ahal izateko, eskabidea eta oinarrien 4. atalean zehaztutako dokumetuak aurkeztu behar dira.
Eskabideak aurkezteko epea amaituko da martxoaren 12an (egun hori barne).
Eskabideak aurkeztu behar dira Astigarragako Udaletxeko Erregistroan aurrez aurre edota modu telematikoan.
Oinarriak eta argibideak
Oinarriak argitaratuta daude Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2021-02-05) eta Astigarragako udalaren webgunean. Halaber, eskabidea egiteko eredua eskura dago Udalaren webgunean.
Argibideak jasotzeko jarri harremanetan Astigarragako Udaleko Hirigintza, Ingurumen eta Etxebitza Sailarekin:
- Tel. 943335241
- hirigintza@astigarraga.eus