Albisteak

Alarma egoeran ere tokiko produktu feskoak kontsumitu

Osasun alarma egoerak hainbat sektoreen lan eta bizimoduan zailtasunak sortzen ditu, horren adibide dira baserritar eta ekoizleak. COVID-19aren inguruko krisialdiari erantzuteko eta herriko baserritarrei laguntzeko aukera badago Astigarragan.

2020·04·02


Osasun alarma egoera indarrean dagoenetik tokiko baserritar eta ekoizleek elikagaiak saltzeko eta herritarrok horiek eskuratzeko zailtasunak ditugu.

Baserritarren eta ekoizleen eguneroko salmentak aldatu eta kasu askotan gutxitu egin dira; jatetxeetara, eskoletara, etab. elikagaiak saltzen zituztenek ezin izango dituzte alarma egoerak irauten duen bitartean salmenta horiek burutu. Azoketan euren produktuak salgai jartzen zituztenek ere ezin izango dituzte bide horretatik saldu. Beraz, egoera honek asko eragiten die produktuen salmentan. Hori dela eta, kasu gehienetan, salmenta bideak aldatzera behartuta egon dira baserritar eta ekoizleak, etxez etxeko zerbitzua eskainiz edota internet bidezko salmentak eginez, esaterako.

Herriko baserritar eta ekoizleak

Astigarragan ere euren produktuak saltzeko bide berriak bilatzen ari dira baserritar eta ekoizleak. Horren adibide da Taula Baserriko Elena, Udalari jakinarazi dionez, herritarrek zuzenean dei diezaiokete behar dutena eskuratu ahal izateko.

Hau da Elenarekin (Taula Baserria) harremanetan jartzeko telefono zenbakia: 617 086 127