Albisteak
Aiotzategi kaleko 4 zenbakian dauden alokairu sozialeko 7 etxebizitzetarako eskaera guztiak aztertu ondoren, behin-behineko zerrenda argitaratu da.
2020·06·02
Izena eman duten guztiei Udalak gutun bat helearazi die. Eskaera bakoitzari zenbaki bat esleitu zaio, eta gutunaren bidez jakinaraziko zaio eskatzaileari zein den bere zenbakia. Zenbaki hori zerrendan kontsultatuz jakingo du eskatzaileak zein den bere eskaeraren egoera; hau da, onartua edo baztertua izan den, onartua izan bada zein kupotan sartuko den, eta baztertua izan bada zein izan den baztetzeko arrazoia.
Onatu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusi.
Erreklamazio epea irekita dago, beharrezkoa jotzen dutenek idazki bat aurkeztu dezakete Erregistroko bulegoetan, beharrezkotzat jotzen diren frogagiri guztiekin batera.