Aholkularitza juridikoa Astigarragako Emakumeon etxean
2021·06·17
Maiatzean Astigarragako Emakumeon Etxeak ateak ireki zituen. Espazioa Joseba Barandiaran plazan kokatua dago.
Lokalaren lagapena 15 urterako egin da. Beraz, Emakumeon Etxea sortu berria den arren, proiektu egonkorra eta sakona izango da. Herrian, giltzarri izango den proiektu soziala eta feminista da. Proiektu honen helburu nagusiena Astigarragako emakumeak ahalduntzea, saretzea eta ekimen feministak sustatzea da; prestakuntza eta informazioa eskainiz, ikuspegi feministatik eztabaida eta gogoeta piztuz.
Ekimen horien baitan, aholkularitza juridikoa jasotzeko aukera izango da bertan ekainaren 18tik aurrera. Zehazki, lan munduarekin loturiko aholkularitza zerbitzua izango da: eszedentziak, jubilazioak, nominal, finikitoak, lan-baimenak, E.R.E eta E.R.T.E ...
Helburua Astigarragako emakumeak lagundu, beraiek dituzten zalantzak juridikoki erantzun eta aholkatzea da. Kasu bakoitzeko arreta emango da. Hau da, arreta pertsonalizatua eskainiko da; doan eta konfidentzialtasunez. Genero ikuspegitik, emakumeon diskriminazio, babesgabetasun eta indarkeria egoeren inguruan laguntza eskainiko da.
Arreta aurrez aurrekoa izango da Astigarragako Emakumeon Etxean, Barandiaran plaza, 23. zk. Hitzordua hartzeko ondorengo posta elektronikora bidali behar da mezua: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com