Albisteak
Atzealdea

AEK-k 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula zenbait abantailekin zabaldu du

AEK-k 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula eskaintza batekin zabaldu du, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi duenarentzat. Eskaintza uztailaren 8ra arte egongo da indarrean.

2020·05·13


Hauek dira uztailaren 8a baino lehen aurrematrikulazioa egiteak izango dituen onurak:

  • %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Bi bide daude aurrematrikulazioa egiteko:

  • Dagoeneko online egin daiteke AEKren webgunean.
  • Euskaltegian bertan egiteko aukera egongo da, konfinamendutik ateratzeko prozesuaren bilakaeraren arabera, laster zehaztuko da epealdia zein izango den.