Albisteak
Atzealdea Abuztuaren 1ean hasiko dira Herri Eskolako handitzeko obrak
2023·07·28
Herri Eskola handitzeko obrak abuztuaren 1ean hasiko ditu Hezkuntza Sailak. Obren helburua da aretotik Arrobitxulo aldera doan eremuan eranskin bat eraikitzea, gela kopurua handitzea. Obren iraupena 12 hilabete ingurukoa izango da eta obrak burutzeko kontratua Urdinberri enpresari esleitu zaio.
Obren ondorioz, abuztuan eskolako patioa eta igogailuaren patioko sarrera/irteera itxita egongo dira. Horren ondotik, irailean, beste era batera antolatuko da patioa, eskolaren jarduna eta obrak bateragarri egiteko.
Plano honetan dago zehaztuta abuztuan patioa nola itxi eta antolatuko den.