Albisteak
8
Abuztuko garbiketa Urzain enpresak egiten duen hirugarrena da, eta orain arte 2.892,020 kg hondakin bildu dira guztira.
2022·10·05
Urumea ibaira iristen den hondakin kopuru handiak, uraren kalitateari eta ibilguari eragiteaz gain, ekosistema autoktonoari ere eragiten dio, animaliei zein landareei. Horregatik, ekimen honen helburua kalteak murriztea eta habitataren baldintzak hobetzea da. Aldi berean, ibai garbi eta txukuna jarri nahi da herritarren eskura.
Abuztuan egindako garbiketan gehien bildu den hondakin mota boluminosoena izan da, 562,520 kg. Abuztuko garbiketan bildutako hondakin motak eta kantitateak honako hauek dira:
HONDAKINAK | KG |
Plastiko arinak | 6,770 |
Beira | 2,045 |
Inerteak | 224,650 |
Boluminosoak | 562,520 |
P.V.C | 39,030 |
Metalak | 16,405 |
Neumatikoak | 21,135 |
Egurra | 8,875 |
Gai elektronikoak | 9,755 |
GUZTIRA | 891,185 |
Hurrengo garbiketak
Hurrengo garbiketa hilabete honetan egingo da, urrian. Udalak Urzain enpresa kontratatuta dauka bi hilean behin garbiketa horiek egiteko urtea amaitu arte.