Albisteak

Atzealdea Abian da 2025eko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa

1
Argazkiak azaroaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta gaia "Astigarragako urteko jai eta ospakizunak" da.

2024·10·21


Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 4ra arte zabalik izango da eta argazkien gaia "Astigarragako urteko jai eta ospakizunak" da. Urtean zehar Astigarragan kalean ospatzen diren jai eta egun berezi horiek egutegian islatzeko.

Argazkiak aurkezteko bi bide daude: Erribera kulturgunean pen-drive batean aurkeztea eta astigarraga.kultura@gmail.com helbidera bidaltzea. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake.

Argazkiak eta sariak

Azaroan, epaimahaiak, hau da, argazkigintzan aditu batek eta kultura batzordeko kideek 13 argazki aukeratuko dituzte, irabazlea azalean jarriko da eta bestea 12ak, hilabete bakoitzeko argazki bat. Argazki irabazleak 150 euroko saria jasoko du. Beste 12 finalistak barruko orrialdeetan agertuko dira eta 80 euroko saioa jasoko dute argazki bakoitzeko, gehienez 300 euro pertsonako. Saria ez da eskudirutan emango, herriko establezimenduetan erosketak eginez baizik.

Ikusi oinarriak

Informazio gehiago: 943 33 50 64

1