Albisteak
Atzealdea

Abenduaren 22an Astikoren Gabonetako GauTOPA ospatuko da

18:00etatik 20:00etara, Kontxa Etxeberria plazan.

2023·12·20


Astigarragako Astiko merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak Gabonetako GauTOPA ospakizuna antolatu du abenduaren 22rako. Helburua herria Gabon giroan murgiltzea eta Astiko Elkartea ezagutzera ematea da, eta horretarako, hainbat ekintza antolatu dira eta Astiko Elkarteak dei egiten herritar guztiei GauTOPAra bertaratu daitezen.

Abenduak 22, 18:00-20:00, Kontxa Etxeberria plaza

Elkarteak txokolate eta bizkotxo banaketa egingo du, eta arratsaldeak aurrera egin ahala txistorra ere banatuko da herritarren artean. Bertan Olentzero eta Mari Domingiren gutuna jasotzeko postontzi handi bat egongo da, eta gutuna bertan botatzen duten haurren artean euskarazko produktuen hiru opari-lote zozketatuko dira jaiaren amaieran. Horrez gain, haurrentzat tatuaje eta Gabonetako postalen tailer bat ere antolatu dira, eta baita Gabonetako argazki estudio bat ere. Astiko Elkarteak herritarrak baserritarrez jantzita etortzera animatu nahi ditu, estudio horretan argazkiak ateratzeko. Hori guztia Astigarragako “3ttu erromeya” musika taldeak girotuko du.

Azkenik, Astiko Elkarteak urte osoan zehar herriko denda eta tabernetan kontsumitu duten herritarrei eskerrak ematen dizkie eta Gabonetan ere Astigarragan kontsumitzera animatu nahi ditu.