Albisteak
Atzealdea

Abenduaren 12an, arratsaldez, Gabonetako argiak jarriko dira Kale Nagusian, eta ibilgailuentzako moztuta egongo da

Kalea 14:00etatik 22:00etara egongo da moztuta

2023·12·11


Bihar, abenduak 12, Gabonetako argiak jarriko dira Kale Nagusian. Hori dela eta, kalea itxita egongo da Pelotari kaletik, 14:00etatik 22:00etara.

Apeztegi plazako eta Amarrandegiko bizilagunak Foru plazatik sartu beharko dira euren ibilgailuekin garajeetara iristeko. Apeztegira iristeko Foru plazatik sartu, Joakin Maiz kaleko aldapa jaitsi eta Apeztegiraino kontrako noranzkoan joan behar dute. Amarrandegikoek Foru plazatik sartu, Joakin Maiz kaleko aldapa jaitsi eta zuzen jarraituz joango dira garajeetara.

Gabonetako argiak

Gabonetako argiak abenduaren 15ean, ostiralean, piztuko dira eta urtarrilaren 7ra arte (barne) egongo dira piztuta.