Albisteak

Atzealdea Abenduaren 10eko Dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak prebentzio neurri berriak ezarri ditu birusaren transmisioa eteteko asmoz, besteak beste Gabonetarako.

Neurri horiek indarrean egongo dira abenduaren 12tik urtarrilaren 11ra.

2020·12·11


Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen neurriak

44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa dekretua

  • Bat: mugikortasun mugak gaueko 22: 00etatik goizeko 06: 00etara mantenduko dira. Salbuespena aplikatuko da abenduaren 24tik 25era eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitarteko gauetan. Bi egun horietan hasiera-ordua gaueko 01: 30era arte atzeratuko da.
  • Bi: Euskadiko konfinamendu perimetrala mantentzea. Konfinamendu hori abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean kenduko da.
  • Hiru: udal-konfinamendua kentzen da eta lurralde historikoaren barruan mantendu. Lurralde historiko bakoitzeko konfinamenduak abenduaren 23ra arte iraungo du.
  • Lau: Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da. Abenduaren 24, 25 eta 31ko eta urtarrilaren 1eko ospakizunetarako salbuespena aplikatuko da. Topaketa horietan gehienez hamar pertsona elkar daitezke. Iradokitzen da, batetik hamar pertsona horiek bi bizikidetza-unitatekoak izatea eta, bestetik, berdinak izatea ospakizun ezberdinetan.
  • Bost: Jai eta gabon ekitaldiak bertan behera uztea. Abenduaren 21etik aurrera, pertsona pilaketak eragiten dituzten ekitaldiak debekatuko dira. Adibidez Gabon gaueko edo Errege bezperako kantu-taldeak; kanpaikadak direla-eta kalean egiten diren jaiak; Santo Tomas jaiak; "San Silvestre" kirol-probak; edo kale kabalgatak.
  • Sei: ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimentzea. Dekretuan 100.000 biztanleko 500-eko intzidentzia-tasa baino gutxiago duten udalerrietan baimenduko da jarduera. Establezimenduek terrazak ireki ahal izango dituzte eta barneko zerbitzua % 50era mugatuko da. Erabiltzaileek mahai baten inguruan eserita kontsumitu beharko dute. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. 500etik gorako intzidentzia-tasa duten herrietan ostalaritza eta jatetxeak ezingo dira ireki, tasa horretatik behera egon arte. Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, astelehen eta ostegunetan 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko intzidentzia-tasa duten udalerrien zerrenda zabalduko da.
  • Zazpi: ostalaritzako establezimenduak ixteko ordua 20:00etan ezartzen da. Ostalaritzako establezimenduak ixteko ordua 20:00etan ezarzten da eta ezingo dira ireki goizeko 06:00 baino lehen. Zerbitzuguneak salbuetsita daude. Iradokitzen da ez erretzea establezimendu horietako terrazetan. Maskara etengabe erabiltzea derrigorrezkoa da, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik. Eremu horietan maskara behar bezala ez erabiltzea zigortzeko moduko jokabidea da, bide publikoan bezalaxe.
  • Zortzi: 6 pertsonetako taldeetan kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dira. Horrekin batera, gehienez % 30eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango dira; eta, baita ere dutxak, betiere banaka. Osasunaren Mundu Erakundearen azken gomendioaren arabera, salbuespen izango da maskara erabiltzea lehiaketa edo jarduera fisiko handiko uneetan; baina kirola esparru itxietan erabiltzen jarraituko da, baita hiri-inguruneetan eta konkurrentzia handiko inguruneetan ere.
  • Bederatzi: kirol-jardueraren beste murrizketak mantentzen dira. Gabonetako oporraldiaren ondoren murrizketak hauek malgutzeko aukera aztertuko da, betiere pandemiaren bilakaeraren arabera.
  • Hamar: Gabonetako jaietan adinekoen egoitzetara bisitak egiteko araudi berezi bat onartu da.

Astigarragako egoera

Urria eta azaroa bereziki hilabete zailak izan dira Astigarragan eta, oro har, Gipuzkoan, koronabirusarekin gaixotutako pertsonen kopuruari dagokionez. Kutsatze komunitarioko egoera larria bizi izan dugu: irailean 30 pertsona izan ziren gaixo, urrian 107 eta azaroan 88. Martxoan pandemia hasi zenetik guztira 261 pertsona.

100.000 biztanleko intzidentzia tasa 1165era iritsi zen urriaren 27an (500etik gora kutsatze komunitarioko egoera da). Azaroan zehar behera egin du tasa horrek eta abenduaren 9an tasa 161ekoa da.

Datuek erakusten dute egoerak nabarmen egin duela hobera, baina ezin dugu lasaitu. Udazken honek erakutsi digu erraz zabaltzen dela koronabirusa eta neurriak zorrotz bete ezean beste olatu baten arriskua dugula.

Zorionez, koronabirusaren ondorioz Astigarragan ez da hildakorik izan, baina asko dira gaixotu diren pertsonak (guztira 261) eta asko sintoma larriak izan dituztenak. Horrekin batera, gogoan izan behar da pandemiak osasun zerbitzuetan sortu duen egoera eta, beraz, denoi dagokigu neurriak bete eta koronabirusa ez zabaltzeko ahalegina egitea eta laguntzea, osasun zerbitzuek egoerari aurre egiteko gaitasuna izan dezaten.

Beraz, Udalaren aldetik herritarroi eskatzen dizuegu arduraz jokatzeko eta neurriak betetzeko.

Ikus Covid19aren inguruko Astigarragako datuak mapan: https://www.astigarraga.eus/eu/covid-mapa