Albisteak

Atzealdea Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko Eguna

1
Ekintza ugari antolatu dira Euskararen Eguna ospatzeko eta aldarrikatzeko

2023·11·28


Eguna ospatzeaz gain, herritarrak sentsibilizatzea ere bada helburua, eta euskarak gure herrian duen egoerari buruz hausnarketara deitzea. Horretarako, Herri Eskolak, Xagu-xar aisialdi taldeak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu dituzte. Bestalde, Udalak euskararen inguruko mozioa onartu zuen azaroaren 28ko osoko Bilkuran, EH BIldu eta EAJren aldeko botoekin eta PSE-EEren kontrako botoarekin (11 boto alde eta boto 1 aurka).

Hauek dira hurrengo egunetan egingo diren ekintzak:

Ostirala, abenduak 1

Astigarragako Herri Eskolak egun osorako egitaraua antolatu du; goizean, ikaslagunarekin hainbat jarduera egin ondoren, arratsaldean, HH3 eta LH6 arteko ikasleek dantza ikuskizuna eskainiko dute patio handian.

Arratsaldean, Udaleko Euskara Sailak antolatuta, 17:00etatik 19:00etara, Jolas Molaz tailerrak egingo dira Erribera kulturguneko erakusketa aretoan. Familian euskarazko mahai-joko berrienak ezagutu, jolastu eta gozatzeko proiektua da. Adinaren arabera, hiru txoko antolatuko dira hezitzaile banarekin:

  • 3-5 urte
  • 6-8 urte
  • 9 urtetik gorakoak

Abenduak 3, igandea

Xagu-xarren eskutik, Foruen plazan:

  • 11:00-11:30: Bingo musikatua (zenbakien ordez, bingoa euskarazko abestiekin izango da).
  • 11:30-13:00: Haur eta gazteei zuzendutako euskararen aldeko murala.

Hitzaldiak

Udaleko Euskara Sailak gurasoei zuzendutako bi hitzaldi antolatu ditu.

  • Abenduak 4, astelehena, 17:30-19:00, Erriberan: "Zer egin gure seme-alabek gero eta inguru euskaldunagoa izan dezaten?" Hizlaria UEMA mankomunitateko Irati Odriozola izango da eta euskaraz emango du hitzaldia.
  • Abenduak 11, astelehena, 17:30-19:00, Erriberan: "No sé euskera. ¿Cómo ayudo a mis hijas/hijos?". Hizlaria UEMA Mankomunitateko Irati Odriozola izango da eta gaztelaniaz emango du hitzaldia.

Mozioa

Udalak azaroaren 28ko Osoko Bilkuran mozioa onartu zuen, EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin eta PSE-EEren aurkako botoarekin (11 boto alde, boto 1 aurka).

Ikus mozioa

 

1