Albisteak
Atzealdea Abanto Zierbenan gertatutako bi emakumeren hilketak gaitzesteko adierazpena
2020·03·12
Astigarragako Udalak bere gaitzespen irmoena azaldu du Abanto Zierbenan atzo gertatutako bi emakumeren hilketen aurrean, eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimen hurbilekoei.
Astigarragako Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.
Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.
Astigarragako Udalak hilketa horiek gaitzesteko elkarretaratze isila deitzen du, gaur, martxoaren 12an, 20:00etan, Joseba Barandiaran plazan.