Albisteak
Atzealdea A* Gazteak prozesuaren deboluzio-saioak otsailaren 21ean eta 22an egingo dira
2025·02·14

2024ko udazkenean, A* Nahi Dugun Astigarragantz markaren barruan, A*Gazteak partehartze prozesua abiatu zen, kultur etxe zaharra nerabe eta gazteentzako gune bilakatzeko helburuarekin.
Galdetegi bat eta bi saio egin dira nerabeen eta gazteen iritziak eta proposamenak jasotzeko, zer behar duten zehazteko, espazioak banatu eta antolatzeko eta kudeaketa-eredua zehazteko.
Saio horietatik ateratako informazioa bildu ondoren, proposamenak eta haien bideragarritasuna aztertu dira, eta emaitza horien berri emateko unea iritsi da. Horretarako bi saio antolatu dira, bata nerabeak informatzeko eta bestea gazteak informatzeko.
Saioak
Lehenengo saioa, nerabeei zuzendutakoa, otsailaren 21ean izango da, gaztelekuan, 17:30ean; eta bigarrena, gazteei zuzendutakoa, otsailaren 22an, 11:30ean, kultur etxe zaharreko aretoan.
Udalak herriko nerabe eta gazte guztiak gonbidatu nahi ditu saioetara, bai prozesuan parte hartu duten elkarteak eta herritarrak, bai parte hartu ez dutenak ere. Garrantzitsua delako jakitea nola antolatuko den beren espazioa izango den kultur etxe zaharra, eta zer baliabide eta kudeaketa mota izango dituen.
Funtzionamendua adosteko gunea
Deboluzioa egin ondoren, eraikinaren erabileraren funtzionamendua adosteko gune bat eratuko da. Bertan gaztelekuko hezitzaileek, Gazte Asanbladako kideek eta udaletxetik gazteria-teknikariak eta zinegotziak parte hartuko dute. Baina gune irekia izango da eta herriko edozein gaztek har dezake parte. Informazio gehiago jaso edo parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan gazteria sailarekin: kirola@astigarraga.eus/943 33 36 76.
Espazio horretan, eraikinaren funtzionamendurako barne-araudi bat egingo da 2025ean, eta, horretarako, bilerak egingo dira hilero. Lehenengo bilera martxoaren 20an izango da (hurrengoak apirilaren 30ean, maiatzaren 22an eta ekainaren 11n izango dira). Bilera guztiak goizeko 10:00etan izango dira kultur etxe zaharreko aretoan.
Prozesuari buruzko informazioa: udal webguneko parte hartu atalean eta astigarragarantz.eus webgunean.
