Albisteak

Atzealdea Añarbeko Urak egingo dituen lanengatik Oialumen eta Oiarbiden bideak guztiz moztuko dira

Lehenengo lanak Oialumen egingo dira eta ekainaren 3tik uztailaren 31era bitartean itxiko da bidea. Oiarbidekoa aldiz, uztailaren 31etik abuztuaren 30era. Planoan gorriz ikus daitezke obra eremuak.

2024·05·29


Añarbeko beheko ubidera ordezko hoditeria eramateko lanak burutzen hasiko da Añarbe ekainaren 3an. Hori dela eta, bide horietatik doazen oinezkoen, txirrindularien eta gidarien segurtasuna bermatzeko bidea guztiz moztuko da obrako eremu horri dagozkion lanek irauten duten bitartean. 

Oialumeko mozketa, ekainak 3-uztailak 31

Ekainaren 3tik uztailaren 31ra moztuko da Oialumen bidea. Desbideratze-posibleak adieraziz informazio-panelak ipiniko dira. Jabeei bakarrik baimenduko zaie sarbidea.

Oiarbideko mozketa, uztailak 31-abuztuak 30

Uztailaren 31tik abuztuaren 30era moztuko da Oiarbiden bidea. Hau da, Oialumekoa ireki ondoren hasiko da eremu honetako obra. Desbideratze-posibleak adieraziz informazio-panelak ipiniko dira. Jabeei bakarrik baimenduko zaie sarbidea.

Bizilagunek datozen egunetan jasoko dute informazio-gutuna etxeetan.