Albisteak

Atzealdea Añarbeko bigarren kanalaren obrak direla eta, datozen egunotan errepidea itxiko da eta Kale Nagusia norabide bakarrekoa bilakatuko da

Edukiontzien kokalekuan ere aldaketak egingo dira.

2024·09·10


Irailaren 16an hasiko dira Añarbeko ur hornidurako bigarren kanala eraikitzeko obrak. Hori dela eta, datozen egunotan iKale Nagusia eta Galtzaur kalea elkartzen diren puntuan errepidea itxita geratuko da; eta horrekin batera, Kale Nagusian, Joseba Barandiaran plazatik Galtzaur kalerantz zirkulazioaren noranzko bakarra ezarriko da. Bestalde, Kale Nagusia 66-68-70-72 zenbakia duten etxeetara igotzeko bidea itxita egongo da aldi baterako. Horregatik, Kontxa Etxeberria lorategitik doan bide osagarri bat eraikiko da.

Obrek urtebete inguruko iraupena izango dute, baina hodia zatika lurperatuko da eta, beraz itxita dagoen zatira alde batetik (herrigunetik Kale Nagusitik) edota beste aldetik (Iparralde bidetik) iritsi ahal izango da.

Edukiontzien kokalekuan aldaketa batzuk egingo dira:

  • Sagartxo plaza: Dauden puntuaren aurrean jarriko dira, errepidearen beste aldean.
  • Kale Nagusia 62 (Anuska): Dauden puntuaren aurrean jarriko dira, errepidearen beste aldean.
  • Kale Nagusia 80 (Aranibar): Galtzaur kalera eramango dira, autobus geltokiaren ondora.
  • Kale Nagusia 88: Edukiontziak kenduko dira. Ekarpen-gunearen giltza behar izanez gero, jarri harremanetan hondakinen bulegoarekin: 900 102 838/ 617 295 378

Ikusi edukiontzien kokapenaren planoa.

Bestalde, datozen egunetan Aranibar auzoko aparkalekua okupatuko da, eta hilabete batzuetarako ezin izango da ibilgailurik aparkatu, obra-biltegi gisa erabiliko baita. Hala ere, Aranibarko garajeetara doan bidea une oro egongo da irekita.