Albisteak
Atzealdea 60 urte edo gehiagoko pertsonei zuzendutako Astigarraga Ehuntzen jardunaldi parte-hartzailea apirilaren 21ean egingo da.
2021·04·15
Joan den ikasturtean Astigarraga Ehuntzen proiektu pilotua abiatu zuen Astigarragako Udalak Bat, bi ta hiru, parte-hartze eta garapen komunitarioan espezializatutako gizarte enpresa aholkulariarekin. Orduan, adineko pertsonak eta DBHko ikasleak izan ziren proiektuan parte hartu zutenak eta hainbat tailer burutu zituzten elkarrekin. Proiektu horrek izandako harrera ona ikusita, Udalak Astigarraga Ehuntzen proiektua herrira zabaltzea pentsatu zuen.
Hortaz, oraingo honetan herriko elkarteak eta adineko pertsonak izango dira protagonista. Helburu nagusia adineko pertsonak herrian parte aktibo izatea eta eurengan ongizate sozial eta emozionala sustazea da.
Horretarako, adineko pertsoen eta elkarteen lehen hartu-emana apirilaren 21ean izango da eta jardunaldi horretatik jarduera batzuk sortuko dira.
Behin adinekoen eta elkarteen arteko saretzea eginik, adineko pertsonak dinamika jakin batzuk sortzea da helburua, herriko parte aktibo izateko.
Jardunaldi parte-hartzailea
Saioan 60 urte edo gehiagoko pertsonek hartu dezakete parte.
- Eguna: apirilak 21, asteazkena.
- Ordua: 11:00-12:30
- Lekua: Erribera kulturgunean
- Izena-eman: partaidetzaastigarraga@gmail.com/ 680 49 70 90