Albisteak

Atzealdea 4.169 kilo hondakin bildu dira Urumea ibaitik eta erreketatik Astigarragan

3
Urzain taldeak Astigarragako Urumea ibaia eta hainbat erreka garbitu ditu 2024.urtean, 2022an hasitako lanarekin jarraituz. Bi hilabetero hainbat eremu garbitzeaz arduratzen dira eta orain arte otsaila-martxoa, apirila-maiatza, ekaina-uztaila eta iraila-urria kanpainak burutu dira.

2024·11·22


Ekimen honen helburu orokorrak honako hauek dira: kutsatzaile plastikoek landarediari eta faunari eragindako kalteak murriztea, espazio natural horietan bizi den faunarentzako habitat-baldintzak hobetzea, elementu kutsatzaile fisiko zein kimikoen kargak murriztea espazio hidrikoetan, eta espazio natural horietatik itsasora iristen diren hondakinak % 90 murriztea eta kontrolatzea, besteak beste. Gainera, Urumea Astigarragako ardatz bihurtu den honetan, garrantzitsua da Ibaia garbi, txukun mantendu eta herritarren eskura jartzea.

Garbiketak

Mota ezberdinetako hondakin ugari ikus ditzakegu ibai ertzeko ibar-basoan barreiatuta, nahiz zuhaitz eta landarediaren adarretan trabatuta: plastiko arinak, plastiko gogorrak, pneumatikoak, toallitak, arropak …

Astigarragan, 2024ko urrira arte, 4.168,59 kg bildu dira, 2023ko kopurua gaindituz; izan ere, 2023an urte osoan zehar 3.019,605 kg bildu ziren.

Egindako garbiketetan bildutako hondakin motak eta kopuruak honako hauek dira:

HONDAKIN MOTA PISUA (KG)
Ontzi-arinak 145,705
Inerteak/plastiko gogorrak 600,395
Boluminosoak/ohial ez birziklagarriak 393,34
Metala 213,56
Egurra 1042,43
Beira 47,46
Papera/kartoia 39,115
Arropa 131,2
Toallitak 38,85
Hondakin elektronikoak 63,39
Pneumatikoak 230,72
Eraikuntza hondakinak 1071,67
Beste batzuk (P.V.C. eta beste) 150,765
Guztira 4168,59kg

 

 

1 2 3