Albisteak

Atzealdea 3. kartela izan da 2023ko Santio Jaietako irabazlea, botoen % 48,8rekin

1
Botoa eman duten 166 astigartarretatik 81ek Itsaso Perezen 3. kartela aukeratu dute, egileak hirugarren urtez jarraian eskuratu du saria.

2023·06·15


Herritarrek 2023ko Santio Jaietako kartela aukeratzeko botoa eman zuten ekainaren 5etik 11ra bitartean. Hona hemen emaitzak:

  • 1. postua: 3. kartelak 81 boto izan ditu, % 48,8.
  • 2. postua: 4. kartelak 46 boto izan ditu, % 27,7.
  • 3. postua: 1. kartelak 27 boto izan ditu, % 16,3.
  • 4. postua: 2. kartelak 12 boto izan ditu, % 7,2.

Boto-emaile motari dagokionez, boto gehien eman duen adin-tartea 30 eta 49 urte artekoa da, parte hartu dutenen % 64,1a, hain zuzen ere. Bestalde, boto gehienak emakumeenak dira, guztira egon diren 166 botoetatik 118.

Emaitzak ikusi

Kartel irabazlea

3. kartela izan da irabazlea 81 botorekin ( % 48,8). Egilea Itsaso Pérez da. Kartela 2023ko Santio jaietako programa, egitarau eta sustapen euskarrietan erabiliko da.

Kartelak jaien funtsa irudikatzen du. Erdiko zirkuluak batasuna eta komunitatea sinbolizatzen ditu, festa hauetan elkarrekin egotearen garrantzia azpimarratuz. Zirkulu horretatik sortzen dira buruhandi tradizionalak, jaietako pertsonaia adierazgarriak, eta parte hartzera eta haietaz gozatzera gonbidatzen gaituzte. Buruhandiek ilusio pizten dute, festei hasiera emateko guztiok ditugun itxaropen eta aurreikuspenak irudikatzen dituzte. Sagar baten haziekin alderatu dira, txikiak baina potentzialez beteak, denborarekin hazi eta fruitu eder bihurtzen direnak. Ilusio horiek alaitasuna ematen digute eta besteekin lotzen gaituzte, jaiak konpartitzeko eta komunitatean gozatzeko unea baitira.

1