Albisteak

Atzealdea 3.831,930 kg hondakin bildu dira Urumea ibaian, Astigarragan, 2022an

6
2023an garbitzen jarraitzea da Udalaren asmoa

2023·02·06


Udalak Urzain enpresa kontratatu zuen Urumea ibaia Astigarragan garbitzeko 2022. urtean. Bi hilean behin egin ohi dute garbiketa astebetez.

Helburua da kutsatzaile plastikoek landaredian eta faunan eragiten dituzten kalteak arintzea eta murriztea.

Garbiketak

2022.urteko azken garbiketak urrian eta abenduan egin ziren. Bi kasuetan, Urumea ertzean dauden poligono inguruetan garbitu zen eta ertzari errepasoa egin zitzaion.

Urriaren 10-14 astean bildutako hondakinak eta kantitateak honako hauek dira:

HONDAKIN MOTA

HONDAKIN KOPURUA
Plastikoak / Ontzi arinak 9,410 kg 
Beira  7,600 kg
Inerteak  56,525 kg 
Boluminosoak (arropak...)  189,235 kg 
Pneumatikoak  103,505 kg
Metala  41,100 kg 
Egurra  27,235 kg 
Eraispen hondakinak  49,115 kg 
Beste batzuk  21,785 kg 
GUZTIRA  505,510 kg 

 

Azken garbiketa abenduan egin zen. Hauek dira abenduaren 5-7 eta 9an jasotako hondakinak eta kantitateak:

HONDAKIN MOTA  HONDAKIN KOPURUA 
Plastikoak / Ontzi arinak  7,115 kg 
Beira  5,025 kg 
Inerteak  38,300 kg
Boluminosoak (arropak...)  83,220 kg 
Pneumatikoak  27,315 kg 
Metala  41,100 kg 
Egurra  31,210 kg 
Eraispen hondakinak  129,265 kg 
Lerro zuriko gailu handiak  39,845 kg 
Beste batzuk  32,005 kg 
GUZTIRA  434,400 kg 

 

Balorazioa

Udalak oso positiboki baloratzen du 2022an egindako lana eta 2023an ere garbiketarekin jarraitzeko asmoa du.

1 2 3 4 5 6