Albisteak
Atzealdea 2.421 kilo hondakin jaso dira Astigarragako erreketatik
2025·11·26

Urzain taldeak Astigarragako hainbat ibai eta erreka garbitu ditu 2025.urtean, 2022an hasitako lanarekin jarraituz. Bi hilabetero hainbat eremu garbitzeaz arduratzen dira eta orain arte 5 bilketa egin dira: urtarrila-otsaila, martxoa-apirila, maiatza-ekaina, uztaila-abuztua eta iraila-urria kanpainak.
Ekimen honen helburu orokorrak honako hauek dira: kutsatzaile plastikoek landarediari eta faunari eragindako kalteak murriztea, espazio natural horietan bizi den faunarentzako habitat-baldintzak hobetzea, elementu kutsatzaile fisiko zein kimikoen kargak murriztea espazio hidrikoetan, eta espazio natural horietatik itsasora iristen diren hondakinak % 90 murriztea eta kontrolatzea, besteak beste. Gainera, Urumea Astigarragako ardatz bihurtu den honetan, garrantzitsua da Ibaia garbi, txukun mantendu eta herritarren eskura jartzea.
Garbiketak
Mota ezberdinetako hondakin ugari ikus ditzakegu ibai ertzeko ibar-basoan barreiatuta, nahiz zuhaitz eta landarediaren adarretan trabatuta: plastiko arinak, plastiko gogorrak, pneumatikoak, toallitak, arropak …
Astigarragan 2025eko urrira arte egindako garbiketetan bildutako hondakin motak eta kopuruak honako hauek dira:
|
HONDAKIN-MOTA |
PISUA (KG) |
|
ONTZI ARINAK |
71,36 |
|
INERTEAK |
329,25 |
|
BOLUMINOSOAK |
642,85 |
|
P.V.C. |
15,25 |
|
BEIRA |
35,14 |
|
PAPERA/KARTOIA |
2,34 |
|
METALA |
94,56 |
|
PNEUMATIKOAK |
134,9 |
|
EGURRA |
229,3 |
|
ARROPA |
60,35 |
|
TOALLITAK |
13,01 |
|
ELEKTRONIKA |
14,76 |
|
ERAIKUNTZA HOND. |
758,21 |
|
PVC |
19,05 |
|
GUZTIRA |
2.420,33 kg |
Astigarragako Urumea ibaian bildutako hondakinak erakusgai
Udalak 2025.urtean zehar hainbat ibai garbiketa egin ditu eta garbiketa horietan jasotako hondakinen adibide batzuk ikusgai egongo dira Kontxa Etxeberriako plazan, azaroaren 28ra arte.
