Albisteak

Atzealdea 240.000 euro zure esku:"Azoka gune estali bat eraikitzea" proposamena izan da bozkatuena

1
724 herritarrek parte hartu dute galdeketan, eta "Azoka gune estali bat eraikitzea" proposamenak irabazi du, 230 botorekin. Oso gertu geratu da "Udal sukaldaritza komunitarioa sortzea" bigarren aukera bozkatuena, 226 botorekin.

2024·06·03


Joan den maiatzaren 23an hasi zen aurrekontu parte-hartzaileetan azken fasea, galdeketarena. Arazo tekniko batzuk izan zirenez, botoa emateko epea ekainaren 2ra arte luzatu zen. 24 proposamen zeuden eta herritar bakoitzak gehienez 4 aukera zitzakeen.

724 astigartarrek parte hartu dute kontsultan. Proposamenik bozkatuena "Azoka gune estali bat eraikitzea" izan da, 230 botorekin, hau da, botoen % 8,5. Bigarren proposamen bozkatuena "Udal sukalde komunitarioa sortzea" izan da, oso gertu geratu da 226 botorekin, hau da, 4 boto azpitik; eta hirugarrena, "Ludoteka zerbitzua martxan jartzea", 213 botorekin, % 7,9a.

Beraz, 240.000 euroak baserritarren produktuen zuzeneko salmenta bideratzeko azoka-gune estali bat eraikitzeko erabiliko dira.

Parte-hartzeari buruzko datuak

Galdeketan 724 pertsonak eman dute botoa, azken aurrekontu parte-hartzaileetan (2022) baino 231 boto gehiago.

Sexuari dagokionez bereziki emakumeek hartu dute parte, 724 pertsonetatik 414 emakumeak izan dira, botoa eman dutenen % 57,2.

Beste datu esanguratsu bat parte-hartzaileen adin-tartea izan da: 16 eta 29 urte bitarteko 59 gaztek bakarrik eman dute botoa, % 8,2k. Aldiz, 30 eta 49 urte bitartekoak izan dira gehien parte hartu dutenak: 447 boto eman dituzte adin-tarte horretan, % 61,7.

Kontsultatu hemen galdetegiaren datuak eta emaitzak

1