Albisteak
Atzealdea 2026ko Santio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Udalak
2026·04·27

2026ko Santio jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da, eta ekainaren 1eko goizeko 9:00ak arte aurkeztu ahal izango dira kartelak.
Lehiaketa publikoa eta irekia izango da, 14 urtetik gorako pertsonek parte hartu dezakete, banaka edo taldean (adintxikikoek gurasoen baimena behar dute).
Kartela, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak eta argitaragabeak izan behar du. Artxiboak 300 ppp.ko bereizmena eta formatu bertikala izan behar ditu. Kartelak JPG formatua izan behar du.
Noiz eta non aurkeztu
Lanak ekainaren 1eko 9:00ak baino lehen aurkeztu behar dira kultura saileko helbide elektroniko honetara: astigarraga.kultura@astigarraga.eus eta mezuaren gai gisa “2026_SANTIO JAIETAKO KARTELA” jarri.
Saria
Epaimahaia jai batzordeko kideek eta bi zinegotzik osatuko dute. Ekainean elkartuko dira kartel irabazlea hautatzeko. Irabazlea baldintza guztiak betetzen dituzten aurkeztutako kartelen artean aukeratuko dute.
Kartel irabazleak 700 euroko saria jasoko du (egilea adintxikikoa bada, gurasoek edo tutoreek jasoko dute saria).
Ikus xehetasun guztiak oinarrietan
