Albisteak
Atzealdea 2026ko aurrekontua onartu du Udalak, aho batez, inoizko handiena, 16.867.697,53 eurokoa
2025·11·26

Azaroaren 25eko Osoko Bilkuran aho batez onartu da EH Bilduko udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu proposamena.
Udal sailekin eta Kontuhartzailetzarekin atalez atal aurrekontua landu ondoren, Udal gobernuak aurrekontu proposamena urriaren 28an aurkeztu zuen. Horren ondotik, auzotarrekin eta udal taldeeekin hainbat bilera egin ditu udal gobernuak, aurrekontua lankidetzan lantzeko. Lanketa horren emaitza aho batez aurrekontua onartzea izan da.
2026ko aurrekontua 16.867.697,53 eurokoa da, 2025eko baino 3.695.262,32 euro gehiago, hau da %28 handiagoa. Igoera hori hainbat arrazoi direla eta gertatu da: foru funtsaren igoeragatik, 2025ean baino 780.842 euro gehiago jaso dira (%11); zuzeneko zergetako igoera eta erroldaren eguneraketarengatik 198.500 euro gehiago (%6); Garraio Hiriaren eraikuntzarekin udalari desjabetu behar zaizkion lurren balioarengatik 580.000 euro; zerbitzuen tasen igoera eta erroldaren eguneratzeagatik116.500 euro gehiago (%6); eta azkenik, kiroldegia birgaitzeko diru-sarrerengatik, bi dira, batetik 1.000.000 euroko mailegua eta bestetik, 1.000.000 euro Zarkumengdegiko partzela baten salmenta dela eta.
DIRU SARRERAK KAPITULUKA
|
Kap |
Izena |
2026 |
% |
|
1 |
Zuzeneko zergak |
3.378.500,00 |
20% |
|
2 |
Zeharkako zergak |
311.100,00 |
2% |
|
3 |
Tasak eta bestelako zergak |
2.500.433,49 |
15% |
|
4 |
Transferentzia arruntak |
8.586.664,04 |
51% |
|
5 |
Ondare sarrerak |
161.000,00 |
1% |
|
6 |
Inbertsio errealak besterentzea |
930.000,00 |
6% |
|
7 |
Kapital transferentziak |
0,00 |
0% |
|
8 |
Finantza aktiboak |
0,00 |
0% |
|
9 |
Finantza pasiboak |
1.000.000,00 |
6% |
|
|
Guztira |
16.867.697,53 |
100% |
Gastuen atalari dagokionez, oro har, sail guztien aurrekontuak igo dira, modu orekatu eta egokian, alkatetza eta kontu-hartzailetzan izan ezik jaitsiera oso txikiekin.
Aurrekontua ezohikoa dela esan dezakegu kiroldegiaren obrak eraginda, gazteria eta kirolaren saileko inbertsioetan orotara 2.750.000 euro daudelako jarrita 2026an.
Bestalde, herritarrentzako politika eta zerbitzu sozialak indartu eta hobetzeko ahaleginetan egindako aurrekontua da, herritarrentzako atala (gizarte zerbitzuak, berdintasuna, kultura, jaiak, kirola, euskara, hezkuntza) aurrekontu osoaren %52 baita. Era berean, gizarte zerbitzuen aurrekontua guztizkoaren %10 da, 1.651.671,64 euro. Udal aurrekontuen arloan sail horrek %10eko kopurua izatea hartzen da bikaintasun ezaugarri gisa.
GASTUAK KAPITULUKA
-
Kap
Izena
2026
Proportzioa
1
Pertsonal gastuak
3.847.002,07
23%
2
Ondasun arruntak eta zerbitzuak
6.771.208,22
40%
3
Finantza-gastuak
0,00
0%
4
Transferentzia arruntak
2.043.855,00
12%
5
Kreditu globala
0,00
0%
6
Inbertsio errealak
4.124.500,00
24%
7
Kapital-transferentziak
81.132,24
0%
8
Finantza-aktiboak
0,00
0%
9
Finantza-pasiboak
0,00
0%
Guztira
16.867.697,53
100%
Sailez sail badira hainbat ekimen aipagarri, hauek dira besteak beste:
- Hirigintza eta ingurumena sailean, energiaren arloan, 15.000 Energia burujabetzarako ekimena eta energia komunitatea sortzeko. Beste 40.000 euro plaka fotovoltaikoak jartzeko. Garraioari lotuta, 50.000 euro herri barruko autobus zerbitzua martxan jartzeko eta beste 12.000 euro autoen karga elektrikorako puntuen azterketa egiteko. Etxebizitzari lotuta, 60.000 euro alokairuko laguntzen partida bikoizteko (30.000 euro gehiago).
- Kultura eta jaiak sailean, 423.000 euro kulturako eta jaien udal programaziorako.
- Kirola eta Gazteria sailean, 12.000 euro kirola sustatzeko, adineko pertsonen kirol orientazioa martxan jartzeko.
- Gizarte Zerbitzuetan, 195.000 euro herri hezitzailea, adin txikikoen eta familien eskuhartzeak bideratzeko. Eta beste, 275.000 euro etxez etxeko laguntza zerbitzurako. Gizarte zerbitzuetan pobreziaren aurkako planerako 110.000 euro.
- Berdintasun sailean 25.000 euro hezkidetza planerako, 77.200 euro berdintasun plan eta programak bideratzeko.
- Toki garapena sailean, 25.000 euro tokiko garapeneko planerako, beste 25.000 euro merkataritzaren sustapenerako eta 15.000 euro Dolareak proiektua bideratzeko.
Inbertsioen atalari dagokionez, %180ko igoera izan da, orotara 4.124.500 euro. Atal honetako igoera, guztiz baldintzatua dago kiroldegiaren obrarekin. Baina badira kopuru txikiagoa dutenak baina garrantzitsuak diren beste inbertsio batzuk ere. Hona hemen esanguratsuenak sailez-sail:
- Bulego orokorrean 19.000 euro informazio prozesuetarako ekipoak erosteko; 10.000 fitxatzeko sistema berria abian jartzeko.
- Obra eta zerbitzuetan 420.000 euro Kale Nagusiko Bidegorri sarerako; 120.000 euro aurrekontu parte-hartzaileetan jartzeko (2025ekoak gehituko dira 240.000 euro herritarrek erabaki dezaten); 50.000 euro Juangitene plazako ur-arazoak konpontzeko azterketa egiteko; 30.000 ur kontadoreak berritzeko eta 63.000 euro brigadarako Ibilgailu berria erosteko.
- Hirigintza eta ingurugiro sailean 40.000 euro plaka fotovoltaikoak jartzeko.
- Euskara eta Hezkuntzan 15.000 euro AEKko lokal berrian altzariak jartzeko eta 225.000 Herri Eskolan biomasa berogailua jartzeko (2025eko 157.000 € gehituko zaizkio zenbateko honi, guztizko inbertsioa: 382.000 euro).
- Kirola eta Gazteria sailean, inbertsiorik esanguratsuena aurkitzen dugu, 2.750.000 euro kiroldegia handitzeko, 2026ko ekainean hasiko dira lanak, guztizko inbertsioa (BEZa eta gastu guztiak barne): 8.204.941,77 eurokoa da. Sail honetan beste inbertsio batzuk ere egingo dira, 12.000 euro kiroldegiko gimnasioko makinaria berritzeko; 15.000 euro toki publikoetan jolaserako hainbat tresna jartzeko: xakea, mahai tenisa, saskibaloi kanasta.
- Kultura eta jaiak sailean 15.000 euro kulturgunean hainbat inbertsio gauzatzeko, itzulpen zerbitzua, besteak beste. 2.000 euro liburutegian hainbat inbertsio egiteko.
- Gizarte zerbitzuetan 306.500 ingizate-etxea Nabarra Oinatzen egokitzeko (2025eko 276.500 euro gehituko zaizkio zenbateko honi. Guztizko inbertsioa: 583.00 euro)
- Toki garapenean 15.000 euro Etxeberri-Erbitegi baserriko dolarea berritzeko.
- Berdintasun sailean 5.000 euro Emakumeon Etxean hainbat inbertsio egiteko.
Hauekin batera, aipagarriak diren beste inbertsio eta lan batzuk ere badaude, 2025etik datozenak eta 2026. urtean garatuko direnak, besteak beste:
- 213.000 euro frontoi azpiko entsegu-gelak egiteko.
- 474.134,05 euro Pelotari kaleko bidegorria egiteko.
- 510.021,04 euro Ergobiko plazatxoa berritzeko.
- 300.000 euro Euskaltegiaren lokala egokitzeko.
- 313.792,23 euro Umakokoa azokagunea eraikitzeko.
- 49.772,27 euro Txalaka industriguneko argiteria LED sistemara pasatzeko.
- 113.000 euro Arraspiñe-Matrakane bidea berritzeko.
- 150.000 euro udaletxeko leihoen aldaketa egiteko, eraikinaren isolamendu termikoa areagotzeko; sarrerako atea aldatzeko irisgarritasuna hobetzeko; pleno aretoan hobekuntzak egiteko (irisgarritasuna eta sistema multimedia).
- Hainbat proiektu idazketa garatuko dira:
- Kultur Etxe Zaharrerako igogailu publikoa
- Kultur Etxe Zaharrean gazteen espazioa egokitzeko
- +55 Gunea, Aiotzategi kalean
- Anuskako hiritartzea
- Auzolan Pilotalekuaren eraberritzea (Perurena)
- Planak eta prozesuak
- Zaintza plana
- Aurrekontu partehartzaileak
Dirulaguntzei dagokienez, %12ko igoera izan da orotara, dirulaguntza izendunak eta lehia bidezko dirulaguntzak aintzat hartuta, guztira 1.354.054 euro. Hauek dira arloz-arlo aurreikusi diren kopuruak:
- EUSKARA 94.400 euro
- Euskara ikasteko laguntzak (25.000)
- Euskara sustatzeko ekimenak (18.000)
- Euskarazko komunikabideak (35.000)
- Astindu Euskara Elkarteari, dirulaguntza berria, herrian euskara sustatzeko ekimenak bideratzeko (10.000)
- AEK-ri 5.000 euro gehiago (15.000)
- KIROLA 157.500 euro
- Mundarro (112.000)
- Goldea (25.000)
- Kirol ekintzak (18.000)
- Kirol egokitua (2.500)
- KULTURA ETA JAIAK 179.950 euro
- Kultur ekintzak (8.000)
- Txirriskla (13.200)
- Aiztondo (22.000)
- Astigar (30.000)
- Eragiyok (10.000)
- Buruhandiak antolatzeko (1.500)
- Gazte Asanblada (20.000)
- Astigarte (5.250)
- Zipotza Elkartea (5.500)
- Danak Bat Ergobiko jaiak (32.000)
- Ergobiko euskal jaia (4.000)
- Zamalbide Bentak Auzo Elkarteari dirulaguntza berria, auzoan ekintzak bideratzeko (8.500)
- Santiagomendi Auzo Elkarteari ere dirulaguntza berria, auzoan ekintzak bideratzeko (4.000)
- Jaietarako dirulaguntzak (16.000).
- HEZKUNTZA 251.500 euro
- Garraiorako eta eskola materialerako laguntzak (5.500)
- Guraso Elkartea: eskola kirola eta igeriketa programa barne (45.000)
- Musika Eskola (165.000) ◦ Xagu Xar (36.000)
- Herri Eskolari dirulaguntza berria, Juana Joxepa proiektua eta bertsolaritzarako (12.000)
- BERDINTASUNA 95.000 euro
- Emakumeon Etxeari 5.000 euro gehiago (75.000)
- Matazak (4.000)
- Berdintasun lagunzak (4.000)
- GIZARTE ARLOA 285.100 euro
- Gizarte laguntzak, beka eta ekintzak (26.000)
- Galtzaur Elkarteari 6.500 euro gehiago (18.500)
- Gizarte taldeek laguntzak (10.000)
- Euskal Fondoa eta garapen bidean gauden herrialdeetako egitasmoak (107.054)
- Elikagai programa (3.600)
- Gazari dirulaguntza (5.000)
- Larrialdi laguntzak (110.000)
- Adinekoen omenaldia antolatzeko (5.000)
- ARLO SOZIOEKONOMIKOA 245.000 euro
- Astiko (37.500)
- Ekintzaileentzako laguntzetan 8.000 euro gehiago (Guztira: 30.000)
- Alokairurako laguntzetarako 30.000 euro gehiago (Guztira: 60.000)
- Lehen sektorearentzako laguntzak (30.000)
- Martiko Fundazioari laguntza berria, Rezola eraikina berreskuratzeko (100.000)
- BESTEAK 45.550 euro
- Zubieta bizirik (2.000)
- Astikat (5.000)
- Udalbiltza (35.550)
- Euskal herrigintza laborategia (3.000)
Balorazioa
Udalak apustu irmoa egin du berriz ere gizarte-zerbitzuak indartzeko eta euren kalitatea areagotzeko. Horren adierazlea da aurrekontuaren %10a gizarte-zerbitzuetan inbertituko dela, adituen arabera bikaintasunaren adierazle den ehunekoa. Herritarrentzako politika eta zerbitzu sozialen atalak (gizarte zerbitzuak, berdintasuna, kultura, jaiak, kirola, euskara, hezkuntza) aurrekontu osoaren erdia gainditzen du, %52a.
Bestalde, garbi dago 2026a inbertsio estrategikoen urtea izango dela. Hainbat obra hasita eta garatuta ikusiko ditugulako: kiroldegiaren obrak hasiko dira, euskaltegi berriaren obra garatuko da, ongizateko udal bulego berriak egingo dira, Pelotariko bidegorria eraikiko da, Umako azokagunea eraikiko da eta Ergobiako plazatxoa berrituko da, besteak beste.
Esker oneko hitzak
Udal gobernuak eskerrak eman nahi dizkie aurrekontua lantzen pate hartu duten udal zerbitzu eta langileei, korporazio kideei, herritarrei eta elkarteei, denen artean egindako lanari esker aurrekontu orekatu eta egokiak prestatu eta onartu direlako.
