Albisteak

Atzealdea 2025eko udazkeneko Emakumeontzako Jabetze Eskolan izena emateko epea zabalik

Aurten berrikuntza gisa “elkarrekin bidea eginez” izeneko taldea sortu da, Maider Andonegi psikologoak gidatuko duena.

2025·09·10


Emakumeon Etxeak martxan jarri du udazkenerako emakumeontzako jabetze eskola. Emakumeen ahalduntze prozesuetan bidelagun izateko antolatzen da Jabetze Eskola urtean bitan. Emakumeon artean sareak ehundu, elkarrengandik ikasi, aholkularitza jaso, mugimendu feminista indartu eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzen alde lanean jarraitzeko.

Zaintza erdigunean jarriz, tarte bat eskainiko zaio norberaren buruari, ikuspegi feminista eta intersekzionaletik aztertuko da errealitatea eta elkarrengandik ikasteko espazioak sortu. Emakumeen jakintza balioan jarri, elkarbanatu eta errealitatea eraldatzeko tresnak landuko dira jabetze Eskolan, gizarte parekide baterantz pausuak emateko.

Izen ematea online edo Emakumeon Etxean egin daitezke. Ikastaroetan izena emateko azken eguna irailaren 19a izango da, taldeetan, aldiz, urte osoan zehar eman daiteke izena.

Hauek dira 2025eko udazkeneko Jabetza Eskolan emango diren tailerrak, ikastaroak eta taldeak:

  • Gure plazak hartu (komunikazio trebakuntza eta ahalduntzea)
  • Etxeko konponketak
  • Animal Flow
  • Klimaterioa, menopausia eta zoru pelnikoko ariketak
  • Mendi orientazio ikastaroa
  • Ama yoga
  • Lasaitasuna bideari irekitzen
  • “Tuneatzeko” tailerra
  • Amatasunen topalekua
  • Baratza feminista
  • Kafe tertulia
  • Elkarrekin bidea eginez: Berrikuntza da aurten. Psikologa batek gidatuko du taldea eta hainbat gairi helduko zaio: beldurrak, harreman gatazkak, bakardadea, indarkeria...
  • Flamenkoterapia saioa eta liburu aurkezpena
  • Sexualitateak, desioak eta erotismoa
  • Zineforuma
  • “Pantailen itzalpean” hitzaldia
  • “Amatasuna eta feminismoa” hitzaldia
  • “Resistencia Romaní” hitzaldia

Ikus hemen Jabetze Eskolaren liburuxka

Jabetze Eskolaren udazkeneko festa

Ikastaroetan izen ematearen amaierarekin batera, irailaren 19an, udazkeneko festa antolatu du Emakumeon Etxekoek, 17:30etatik aurrera.

  • 17:30ean: Batukada tailerra
  • 18:30ean: Gazte feministen baterajotzearen aurkezpena
  • 19:00etan: Bertso afari merienda