Albisteak

Atzealdea 2025eko Emakumeen Udaberriko Jabetza Eskolan izena emateko epea zabalik urtarrilaren 23ra arte

Izen-emateak Emakumeon Etxean bertan egin daitezke, telefonoz, posta elektronikoz, formulario bidez edo kartel eta liburuxketan dagoen Qr-aren bidez.

2025·01·15


Astigarragako Jabekuntza Eskola hausnarketarako, prestakuntzarako eta harreman-sareak eraikitzeko gunea da. Ikastaro, tailer eta taldeen bidez, emakumeen ahalduntze-prozesuan eragin nahi da, eta, horretarako, bizi duten errealitatea ikuspegi feministatik aztertuko da. Espazio bat eskainiko zaio bizitzari, norbere buruari eta zaintza erdigunean jarriz elkarrengandik ikasteko espazio bat sortuko da.

Hauek dira 2025eko Jabetza Eskolan emango diren tailerrak, ikastaroak eta taldeak:

  • Arte garaikidea eta feminismoa
  • Autozaintza taktuaren bidez
  • Baratza feminista
  • Sendabelarrak ezagutzen
  • Xilografia ikastaroa
  • Emakumeon zirkuluak
  • Menopausia taldea
  • Gorputza suspertu eta sasoitu, dantzatuz
  • Amatasunen topalekua
  • Arropa tuneatzeko tailerra
  • Animal flow
  • Antzerkia
  • Kafe tertuliak
  • Erditze ostean zoru pelbikoa lantzeko taldea
  • Ama yoga
  • Yoga haurdunaldian

Ikus informazio guztia

Izena eman

  • Emakumeen Etxean: ordutegia: astelehen, astearte eta ostiraletan, 9:00etatik 15:00etara, asteazken eta ostegunetan, 13:00etatik 19:00etara.
  • Telefonoa: 648 41 71 57
  • Posta elektronikoa: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com
  • Formulario bidez