Albisteak
Atzealdea

2024ko Udal Egutegiaren argazki lehiaketaren gaia "Astigarragako txoko ezkutuak" izango da

Argazkiak urriaren 2tik 20ra aurkeztu ahal izango dira

2023·08·22


Ohi bezala, 2024ko Udal Egutegia argazki lehiaketa batekin osatuko da. Epaimahai batek aukeratuko ditu egutegiaren azala eta hilabete bakoitzeko argazkiak.

Argazki lehiaketa urriaren 2an jarriko da martxan eta argazkien gaia "Astigarragako txoko ezkutuak" izango da.

Oinarriak iazkoen antzekoak izango dira, eta irailean argitaratuko dira, argibide gehiagorekin batera.

Informazio gehiago: 943 33 50 64