Albisteak

Atzealdea 2024ko udal egutegia osatzeko saritutako argazkiak aurkeztu ziren atzo

Lehiaketan jaso diren 108 argazkietatik, epaimahaiak 13 aukeratu ditu.

2023·11·17


2015etik, Udalak urtero jartzen du martxan udal egutegia egiteko argazki lehiaketa, eta aurten ere hala egin du, aurtengo gaia Astigarragako txoko ezkutuak izan da. 23 pertsonek hartu dute parte lehiaketan, eta horietatik 11 herritarrak dira. Guztira 108 argazki aurkeztu dituzte.

Epaimahaiko kide diren Nagore Legarreta argazkilaria eta kultura batzordeko kideak bildu dira eta 108 argazkietatik 13 aukeratu dituzte; bat urteko hilabete bakoitzerako eta beste bat azalerako.

Saria

Hautatutako argazkiek saria izango dute. Azaleko argazkiaren egileak 150 euro jasoko ditu, eta beste argazkien egileek 80 euro; Astigarragako dendetan, ostalaritza-edo zerbitzu-establezimenduetan erabiltzeko.

Erakusketa eta Udal Egutegia, abenduan

Lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak ikusgai egongo dira abenduan zehar Erribera kulturgunean; astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

2024ko udal egutegia ere abenduan, bigarren hamabostaldian, egongo da eskuragarri: udaletxean, Erribera kulturgunean eta Astiko elkarteko dendetan.

Irabazleak

  • Azala: Felix Etxeberria Balerdi
  • Urtarrila: Sergio Pérez Perales
  • Otsaila: Luis Fernando Anza Rey
  • Martxoa: Sergio Pérez Perales
  • Apirila: Jose Angel Amutxastegi Esnaola
  • Maiatza: Marko Ganuza Arriaga
  • Ekaina: Luis Fernando Anza Rey
  • Uztaila: Ruben Cáceres Delgado
  • Abuztua: Luis Fernando Anza Rey
  • Iraila: Natxo Pedrosa Ibañez
  • Urria: Ruben Cáceres Delgado
  • Azaroa: Ane Pedrosa González
  • Abendua: Saioa Irisarri Aranburu