Albisteak

2024ko Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa urriaren 2an jarriko da abian

Aukeratutako gaia “ Astigarragako txoko ezkutuak” da, hain ezagunak ez diren tokiak, kaleak edo eraikinak ezagutu eta balioan jartzeko.

2023·09·13


Urtero bezala, aurten ere, Astigarragako Udalak 2024ko udal egutegiaren argazkiak hautatzeko lehiaketa bat jarriko du martxan.

Argazkiak aurkezteko epea urriaren 2tik 20ra izango da. Argazkiak Erribera kulturgunean aurkeztu daitezke pen-drive batean eta astigarraga.kultura@gmail.com helbidera ere bidal daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak 5 argazki aurkez ditzake gehienez.

Argazkiak eta sariak

Azaroan, epaimahaiak, hau da, argazkigintzan aditua den batek eta kultura batzordeko kideek, 13 argazki aukeratuko dituzte, lehenengoa azalean jarriko da eta bestea 12ak, bat hilabete bakoitzean. Argazki irabazlea azalean jarriko da eta 150 euroko erosketa bonua jasoko du. Beste 12 argazki finalistak egutegiko hilabete batean agertuko dira eta argazki bakoitzeko 80 euroko erosketa bonua jasoko dute, gehienez 300 euro pertsonako.

Ikusi oinarriak

Argibide gehiago: 943 33 50 64