Albisteak
Atzealdea 2023ko Udal Aurrekontuak: Gizarte babesa areagotzeko aurrekontuak
2022·12·01
Aurreko hilabetean herriko auzo eta auzotarren eskari eta proposamenak entzun eta jaso ostean, Astigarragako Udalak 2023ko udal aurrekontua onartu zuen astearteko osoko bilkuran, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren aurkako botoekin (PSE-EEren ordezkaria ez zen azaldu udal osoko bilkuran).
2023ko udal aurrekontuak 11.073.605 euro izango ditu, iaz baino 634.428 euro gehiago, hau da, %6,96 gehiago. Iaz lehenengo aldiz gainditu zuen udal aurrekontuak 10 milioiko zenbatekoa eta 2023an 11 milioiko langa ere gaindituko du. Astigarragako Udal aurrekontu hauek hurrengo hilabeteei eta eskuartean dauden erronkei aurre egiteko aurrekontuak direla uste du Udal Gobernuak.
Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak udalerrien artean banatzen duen zenbatekoa areagotu delako (Astigarragaren kasuan 505.426 euro gehiago); eta bestetik, udalaren zerga-bilketa 140.000 eurotan areagotuko dela aurreikusi delako izango da aurten aurrekontua handiagoa.
DIRU-SARRERAK |
||||
|
2023 |
2022 |
Diferentzia |
|
Zuzeneko zergak |
2.711.500 |
2.571.500 |
+140.000 |
+%5,4 |
Zeharkako zergak |
182.000 |
200.000 |
-18.000 |
-%9,0 |
Tasak eta prezio publikoak |
1.734.000 |
1.733.500 |
+500 |
+%0,0 |
Dirulaguntzak, transferentzia arruntak |
5.990.105 |
5.510.427 |
+479.678 |
+%8,7 |
Ondare-sarrerak |
64.000 |
64.250 |
-250 |
-%0,4 |
Hirigintza aprobetxamenduak |
387.000 |
345.000 |
+42.000 |
+%12,2 |
Kapital transferentziak |
5.000 |
14.500 |
-9.500 |
-%65,5 |
GUZTIRA |
11.073.605 |
10.439.177 |
634.428 |
+%7,0 |
Hala ere, 2023ko aurrekontua bi faktorek baldintzatu dute batik bat. Batetik, elektrizitatearen eta gasaren prezioen igoerak, familia eta enpresei eragin bezala, udalari ere zuzenean eragin dio. Udalak orain arte 160.914 euro gastatzen bazituen elektrizitate eta gas fakturak ordaintzen baina udalak eskuartean dituen datuen arabera, hurrengo urtean zenbateko hori 475.457 eurotaraino irits daiteke, hau da, 314.543 euro gehiagoko gastua, ia hirukoitza.
GASTUAK (kontzeptuka) |
||||
|
2023 |
2022 |
Diferentzia |
|
Pertsonal gastuak |
2.799.119 |
2.584.774 |
+214.346 |
+%8,3 |
Gastu arruntak |
5.736.418 |
5.203.598 |
+532.821 |
+%10,2 |
Finantza gastuak |
1.000 |
1.000 |
0 |
%0,0 |
Dirulaguntzak, transferentzia arruntak |
1.629.610 |
1.458.998 |
+170.613 |
+%11,7 |
Inbertsio errealak |
830.000 |
1.117.734 |
-287.734 |
-%25.7 |
Kapital transferentziak |
77.457 |
73.074 |
+4.383 |
+%6,0 |
GUZTIRA |
11.073.605 |
10.439.177 |
634.428 |
+%7,0 |
Beste faktorea, Donostia Ibilbideko hiritartzearen lanen finantziazioa da, hain zuzen ere, obrak 2022ko eta 2023ko aurrekontuen kargura finantzatzea adostu baitzen. 2022an 735.000 euro bideratu dira eta 2023an beste 570.000 euro bideratuko dira. 2023ko aurrekontuan inbertsiotarako aurreikusita dagoen zenbateko osoaren %65a jasoko ditu Donostia Ibilbideko proiektuak.
Horregatik guztiagatik eta kontuan hartuta azken hilabeteetan egoera ekonomikoak okerrera egin duela eta etorkizuneko aurreikuspenak ez direla oso baikorrak, udalak esfortzua egin du herritar eta familia zaurgarrienen babes soziala areagotzeko. Lehen aldiz, gizarte zerbitzuetako politikek 1.000.000 euroko muga gaindituko dute (1.051.661€). Iaz baino 229.284 euro gehiago (%27,9ko igoera). Hauxe da hazkunde handiena izango duen saila.
GASTUAK (sailka) |
||||
|
2023 |
2022 |
Diferentzia |
|
Gobernu organoak |
286.208 |
260.549 |
+25.659 |
+%9,8 |
Udaltzaingoa |
498.319 |
497.787 |
+532 |
+%0,1 |
Administrazio orokorra |
731.121 |
727.106 |
+4.015 |
+%0,6 |
Hirigintza, Etxebizitza, Ingurugiroa |
1.469.987 |
1.395.153 |
+74.834 |
+%5,4 |
Obrak eta zerbitzuak |
3.332.474 |
3.077.780 |
+254.695 |
+%8,3 |
Hezkuntza eta euskara |
992.804 |
848.383 |
+144.421 |
+%17,0 |
Kultura, Jaiak, Gazteak eta Kirolak |
1.684.435 |
1.792.207 |
-107.772 |
-%6,0 |
Gizarte Zerbitzuak |
1.051.661 |
822.377 |
+229.284 |
+%27,9 |
Kontuhartzailetza |
328.829 |
306.950 |
+21.879 |
+%7,1 |
Berdintasuna, parte-hartzea, enplegua |
697.767 |
710.885 |
-13.119 |
-%1,8 |
GUZTIRA |
11.073.605 |
10.439.177 |
634.428 |
+%7,0 |
Bestetik beste, etxez-etxeko zerbitzuan dagoen eskariari erantzuna emateko beste 40.000 euro bideratuko dira (%29 gehiago); familia-interbentzioentzako zenbatekoa 35.000 eurotan areagotuko da, 161.000 eurotaraino; orain arteko gizarte teknikariari eta gizarte-langileari, 2. gizarte-langilea gehitu zaizkio, batik bat, adin-txikikoen gizarte-egoera zaurgarriei hobeto aurre egiteko (58.312€); larrialdi laguntzak %11 areagotuko dira eta Kontxa Etxeberria forotik proposatutako dirulaguntza-deialdi berri bat aurreikusi da (40.000€). Laguntza deialdi honen adin txikikoen osasun, hezkuntza edo garapen prozesuetan familiak egiten duten esfortzu ekonomikoa laguntzea izango da.
Bigarren igoera handiena Hezkuntza eta Euskara sailak izango du (%17ko igoera). Kasu honetan, lehen aldiz lanaldi osoan egongo da udalean Hezkuntza eta Euskara teknikaria. Gainera, 30.000 euro aurreikusi dira euskararen biziberritze-plana eta tokiko merkataritzan euskara sustatzeko plana idazteko. Euskararen atalean ere aipagarria da udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen kide izateko asmoa azaldu duela eta horregatik, bertan parte hartzeko kuota aurreikusi da aurrekontuan (13.500€). Bestetik, 25.000 euro jaso dira ere hezkuntza arloko ekimen eta jardunaldiak antolatzeko.
Bi sail hauen bilakaeraz gain, aurrekontuaren aipamen esanguratsuenak hurrengoak dira:
Gastu arruntak
- Herri bideak konpontzeko 150.000€.
- Jarduera kulturalak antolatzeko 130.000€.
- Uda inguruan ibai-parkean ekimen kulturalak antolatzeko 15.000€.
- Kirol ekintzak antolatzeko (emakumeak eta kirolak, Kirol Orientazio Zerbitzua -BERRIA-) 20.000€.
- Tokiko garapen plana idazteko 25.000€.
Inbertsioak
- Udaletxeko ekipo informatikoak berritzeko 15.000€.
- Plan Orokorraren berrikuspena gauzatzeko 90.000€.
- Zure esku 2023 ekimenerako (aurrekontu parte-hartzaileak) 120.000€.
- Donostia Ibilbidearen hiritartze-lanetarako 570.000€.
- Ur-kontadoreak berritzeko 35.000€.
Diru-laguntzak eta transferentzia arruntak
- Orokorrak (esanguratsuenak):
- Alokairua ordaintzeko laguntzak 30.000€.
- Baserritarren eta baserrien aldeko laguntzak 30.000€.
- Herriko eragile eta elkarteak jaiak antolatzeko 44.000€.
- Herriko musika taldeak entseguak egiteko erabiltzen dituzten lokalen alokairua ordaintzeko laguntzak (BERRIA) 7.000€.
- Herriko eragile eta elkarteak kirol jarduerak antolatzeko 25.000€ (3.000€ gehiago).
- Herriko elkarte eta eragileei laguntza izendunak (esanguratsuenak):
- Norberto Almandoz Musika Eskola: 180.000€.
- XaguXar: 40.000€. (20.000€ gehiago).
- Urumeako Kronika: 35.000€.(5.000€ gehiago).
- Aiztondo: 14.816€.
- Astigar: 21.800€.
- Gure Izarra: 5.200€.(BERRIA)
- Eragiyok: 5.000€.
- Astigarragako Gazte Asanblada: 8.500€.
- Goldea: 18.000€.
- Guraso Elkartea (eskola kirola antolatzeko): 10.747€
- Astiko: 25.000€.
- Emakumeen etxea: 40.500€.(5.500€ gehiago)
- Sagardun: 77.000€.