Albisteak
Atzealdea 2023ko Frantziako Tourreko 2. etapa Astigarragatik igaroko da uztailaren 2an
2023·06·19
Uztailaren 2an, 16:15ak aldera, Frantziako Tourrak Astigarraga zeharkatuko du, Martindegitik hasi eta Iparralde bideraino. Hori dela eta, 12:50etatik 17:00etara, 5 orduz, errepidea erabat moztuta egongo da lasterketak egingo duen ibilbidean zehar. Izan ere, txirrindulariak iritsi baino bi ordu lehenagotik publizitate karabana eta antolatzaileak igaroko dira.
Horrek guztiak eragin handia izango du joan-etorrietan eta aparkalekuetan.
Irteerak
Udalak herritarrei eskatu nahi die, ahal den neurrian, egun horretako mugikortasuna planifikatzeko. Herria zeharkatzeko arazoak izango direnez, herritik irten nahi dutenek ibilgailuak Bidebitarteko industrialdean uztea lehenetsi dezatela eskatu nahi du udalak, hori baita irteerarik errazena.
Hori ezinezkoa zaienentzat, herriko beste toki batzuetan ere badaude irteerak, adibidez, Ergobiatik Okendotegi bidera; eta Martindegin, Sansonategiko bidetik, Hernanirantz.
Irteera horiekin, herriko zonalde guztietatik irten ahal izango da, Kale Nagusian, Anuskaren atzean dauden lau etxebizitzetatik izan ezik. Hala ere, herritik irteteko asmoa duenak ibilgailua irteeraren batetik gertu utzi beharko du.
Larrialdiren bat gertatuz gero, pasabidea bermatuko da (anbulantzia, suhiltzaileak, etab.)
Aparkalekuak
Tourrak ere eragin nabarmena izango du aparkalekuetan. Izan ere, hutsik utzi behar dira lasterketa igaroko den errepideen ondoko aparkaleku guztiak (Troia ibilbidean, Tranbia ibilbidean, Donostia ibilbidean, Pelotari kalean eta Kale Nagusian). Horregatik, Udalak aparkatzeko hainbat gune ahalbidetuko ditu:
- Bidebitarte industrialdea (lehenetsita)
- Foru plaza
- Troia industrialdea (irteera: Txalaka pasealekua - Ergobiako zubia)
- Ergobiako plaza
Edukiontzien leku aldaketak
Hainbat kaleetan edukiontziak lekuz aldatuko dira:
- Tranbia Ibilbidea-Izaskun kalea: Izaskun kalera eramango dira.
- Tranbia 22- Ergobia: Txalaka pasealekura eraman dira
- Pelotari kalea-Barandiaran plaza: Tomas Alba kalera eraman dira
- Kale Nagusia 33-Sagardo plaza: Tomas Alba kalera eraman dira (Ogi berri atzealdean).
- Kale Nagusia 62, Anuska: Galtzaur kalera eraman dira
- Tranbia ibilbidea 7 parean: Erribera eraikinaren aurrera eraman dira
- Donostia ibilbidea 76: Bidebitarte poligonora eraman dira
- Pelotari kalea 6-Tomas Albarekin: Tomas Albara eraman dira
- Pelotari kalea 5: Lanberrira eraman dira
- Kale Nagusia 80, Aranibar: Galtzaur kalera eraman dira
- Kale Nagusia 88: Ekarpen gunearen aparkalekura eraman dira
- Iparralde Bidea 7: Gruas Zapiainetik gertu jarri dira
Autobus zerbitzua
Lurraldebusek autobus zerbitzua mantenduko du egun osoan zehar, baina 12:00etatik 17:15etara, herrian bi parada egingo dituzte soilik BU12 eta BU13 lineek. Bata, Bidebitarteko gasolindegian eta bestea, Biurrarena parean.
Donostian, Okendo 18, Urbieta 28 eta Centenario paradak bertan behera geratuko dira, eta haien ordezko parada, Federico Garcia Lorca, 2-n egongo da.
Informazio gehiago Lurraldebuseko webgunean.
Informazio eguneratua
Informazio eguneratua ikusi ahal izateko gida praktiko bat kontsulta daiteke: Garraio-operadore publiko guztien plataformetarako estekekin; ekitaldi nagusien programarekin; etapa bakoitzeko mapak eta errutometroekin; erabilgarri dauden karabanen aparkalekuekin; irteeren eta etapen jomugen xehetasunekin; eta eragin handienak, ibilbidearen itxierari eta irekierari buruzko informazioarekin.
Ibilgailu pribatuan mugitu behar dutenek, Waze aplikazioaren bitartez trafikoaren egoera denbora errealean ikusi ahal izango dute, egongo diren mozketak eta ibilbide alternatiboak barne.
Argibide gehiago jasotzeko: Udaltzaingoa 943 335230 - 699 487 587