Albisteak
Atzealdea 2022ko udal egutegirako lehiaketaren argazki erakusketa ikusgai Erriberan
2021·12·09
Argazki erakusketa antolatu da Erriberan 2022ko udal egutegirako lehiaketan aurkeztutako argazkiekin. Ikusgai egongo da gaurtik hasita, hilabetea bukatu arte 9:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte.
Lehiaketa
41 pertsonek hartu zuten parte 2022ko herri udal egutegian eta 177 argazki aurkeztu zituzten guztira. Sarituen artean 5 artigartar egon ziren, eta beste 5 kanpotar. Ondorengoak izan ziren sariak: 80 euro argazki bakoitzeko eta 150 euro azaleko argazkiagatik.
Irabazleek dagokien kopurua jasotzeko Astigarragan kokatutako saltoki, ostalaritza edo zerbitzu establezimenduetan egindako gastuen agiriak aurkeztu beharko dituzte Erribera kulturgunean 2021eko abenduaren 31 baino lehen.
2022ko egutegia abenduaren 15etik aurrera egongo da eskuragarri: udaletxean, Erriberan eta Astiko elkarteko dendetan
Irabazleak
Azala, Felix Etxeberria Balerdi
Urtarrila, Jose angel Amutxastegi Esnaola
Otsaila, Sergio Pérez Perales
Martxoa, Eduardo Pérez del Olmo
Apirila, Aner Unanue Usabiaga
Maiatza, Fco. Roy Ibañez
Ekaina, Eduardo Pérez del Olmo
Uztaila, Felix Etxeberria Balerdi
Abuztua, Naiara Garcia Otaegi
Iraila, Luis Fernando Anza Rey
Urria, Eduardo Pérez del Olmo
Azaroa, Imanol Zabalegi Lasarte
Abendua, Xabier Goienetxea Unsuain