Albisteak

2022ko Udal Egutegirako argazki lehiaketaren gaia librea izango da

Ohi bezala, 2022ko Udal Egutegia argazki lehiaketa baten bidez osatuko da. Argazkien gaia librea izango da, baina Astigarragan ateratako argazkiak izan behar dute.

2021·06·07


Aurten ere, Udalak lehiaketa bat antolatuko du, Udal egutegiko azalaren irudia eta hilabete bakoitzeko argazkiak aukeratzeko.

Udazkenean jarriko da martxan egutegia osatzeko argazki lehiaketa, baina interesa duten pertsonak argazkiak egiten has daitezke.Oraingoan, argazkien gaia librea izango da.

Oinarriak iazkoen antzekoak izango dira, eta irailean argitaratuko dira, jarraibide gehiagorekin batera.

Informazio gehiagorako: 943 33 50 64