Albisteak

Atzealdea 2022ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio Udalak: 10.439.177,00 euroko aurrekontua, inoizko handiena

1
Astigarragako Udalak hasierako onarpena eman dio 2022ko aurrekontuari, EH Bilduren aldeko 7 botoekin eta EAJ/PNVren aurkako botoekin.

2021·12·02


Urriaren 26an aurkeztu zuen udal gobernuak 2022ko aurrekontuaren proposamena. Auzoz auzoko bilerak egin dira azaroan zehar eta udaltaldeek emendakinak eta proposamenak egiteko aukera izan dute. Prozesu hori amaituta, azaroaren 30eko osoko Bilkuran Udalak 2022ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio.

EH Bilduk saiakera egin du EAJ eta PSE-EEren emendakinak partzialki onartzeko baina ez du oposizioan aurkitu negoziketarako inongo borondaterik.

Lehen aldiz, udalak, 10.000.000 euro baino gehiagoko aurrekontua onartu du, iaz baino 1.317.343 euro gehiagoko aurrekontua. 2022ko aurrekontua 10.439.177,00 eurokoa izango da, 2021ekoa baino %14 handiagoa.

2022ko aurrekontua  2021eko aurrekontua Aldea €   Aldea % 
10.439.177,00  9.121.833,79  1.317.343,21  %14,44 

DIRU-SARREREN arloan, honakoa da 2022ko aurreikuspena, kapituluka:

2022ko diru-sarreren aurrekontua
 Kap.  Izena  2022  2021  Diferentzia 
Zuzeneko zergak  2.571.500,00  2.471.900,00  +99.600,00
 2  Zeharkako zergak  200.000,00  371.771,00  -171.771,00 
Tasak eta bestelako zergak  1.733.500,00  1.382.187,00  +351.313,00 
4  Diru-laguntzak  5.510.427,00 4.581.425,00  +929.002,00
 5   Ondare sarrerak  64.250,00  54.250,00  +10.000,00 
Hirigintza aprobetxamendua  345.000,00  250.241,00  +94.759,00
 7  Inbertsioak egiteko dirulaguntzak  14.500,00  10.060,00  4.440,00 
GUZTIRA  10.439.177,00  9.121.834.00  +1.317.343,00 

Diru-sarreren igoeraren arrazoi nagusiak hurrengoak dira:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak herrien tamainaren arabera banatzen duen funtsa 947.002 eurotan handituko da 2022an Astigarragaren kasuan.
  • Zerga eta tasetan onartutako %2ko igoerak eta azken urtean biztanle-errolda handitu izanak, zerga eta tasetan bilduko dena areagotzea aurreikusten da.
  • Poligonoetako hondakin bilketarengatik poligonoetako jarduerek 156.000,00 euro gehiago ordaindutko dizkiote Udalari. Lehen Mankomunitateari ordaintzen ziotena orain Astigarragako Udalari ordainduko diote, bilketa zuzenean udalak egiten duelako.

GASTUEN AURREKONTUAri dagokionez, lehendabizi gastuen aurrekontua laburbiltzen duten taulak emango ditugu eta, ondoren, ekimenik esanguratsuenak aipatuko ditugu.

Hona hemen 2022ko gastuen aurrekontua kapituluka emana:

2022ko gastuen aurrekontua 
Kapitulua  Izena  2022  2021 Diferentzia 
 1  Pertsonaleko gastuak  2.584.773,62  2.386.704,00  +198.069,62
 2  Gastu arruntak eta zerbitzuak  5.203.597,67  4.606.866,00  +596.731,67 
Finantza gastuak  1.000,00  0  +1.000,00
 Diru-laguntzak  1.458.997,71  1.398.269,00  +60.728,71
 6  Inbertsioak  1.117.734,00  666.300,00  +451.434,00
 Kapital transferentziak  73.074,00  63.695,00  9.379,00
 GUZTIRA  10.439.177,00  9.121.834,00  1.317.343,00

Hona hemen 2022ko gastuen aurrekontua arloz arlo eta 2021eko aurrekontuarekin alderatuta:

Arloa  2022 2021   Aldea (€)  Aldea (%) 
Alkatetza  260.549,10  235.960,00  24.589,10  %10,42 
Udaltzaingoa  497.786,74  452.057,00  45.729,74  %10,12 
Administrazio Orokorra  727.105,72  660.239,00  66.866,72  %10,13 
Hirigintza, ingurugiroa eta etxebizitza  1.395.152,90  1.210.466,00  184.686,90  %15,26
 Obrak eta Zerbitzuak  3.077.779,58  2.274.519,65  803.259,93  %35,32
 Hezkuntza eta Euskara  848.383,00  798.631,55 49.751,45   %6,23
 Kultura, Gazteak, Jaiak, Kirolak  1.792.207,22  1.597.019,00  195.188,22  %12,22 
Gizarte Zerbitzuak  822.377,18  910.257,00  -87.879,82  *-%9,65 
Kontuhartzailetza  306.950,15  339.946,00  -32.995,85  -%9,71
 Berdintasuna, Enplegua…  710.885,41  642.739,00  68.146,41  %10,60
 GUZTIRA  10.439.177,00  9.121.833,79  1.317.343,21  %14,44 

* Sail guztiek aurrekontu handiagoa izango dute. Gizarte Zerbitzuen kasuan kontuan eduki behar da 2021ean Covid laguntzetarako 103.950,00 euroko gehikuntza berezi bat egin zela. 2022an ez denez horrelako laguntzarik aurreikusi, aurrekontua jaitsi egin da. Nolanahi ere, efektu hau kanpoan utzita, Gizarte Zerbitzuen aurrekontua 16.070,00 euro igo da.

Gastuen aurrekontuari buruzko argibideak eta ekimen aipagarriak

Pertsonaleko gastuari dagokionez, 2022ko aurrekontuan aurreikusi dira udal-langileen lansarietan %2ko igoera, 8 udaltzainek osatutako lan-taldea (ofizial-ordea eta agente-lehen bana eta 6 agente) eta 2022an zehar erretiroa hartuko duten 3 funtzionarioen kalte-ordaina. Horrez gain, hezkuntza eta euskarako teknikariaren lanpostua eta Erribera kulturguneko atezain/administrari laguntzaile lanpostua sortzea aurreikusi da.

Gastu arruntari dagokionez, honakoa aipa dezakegu:

Hondakinen bilketa eta tratamendurako 100.000 euro gehiago aurreikusi dira (diru-sarreretan aurreikusitako 156.000 euroko sarrera gehigarriak baino gutxiago).

Kale-garbiketa eta lorezaintza zerbitzuak indartzeko 125.000 euro eta 50.000 euro gehiago onartu dira hurrenez hurren.

Herri bideen garbiketa-zerbitzu gehigarri bat ahalbidetzeko beste 40.000 euro aurreikusi dira.

Euskararen erabilera sustatzeko 10.000 euro eta kultur jarduerak eta jaien arloa indartzeko 103.000 euro onartu dira.

Kiroletan 70.000 euro onartu dira kiroldegia handitzeko 1. eta 2. faseen proiektuak idazteko.

Elkarteentzako dirulaguntzak: herriko elkarteentzako diru-laguntzak ere handituko dira, hala nola, musika-eskola, Goldea, Astigar, Eragiyok, Emakumeon Etxea eta AEK. Gainera, euskara ikasteko, komertzio jarduera berriak sustatzeko eta jaien antolaketarako finantzazioa areagotzea ere erabaki da.

Partaidetza prozesuak: 2022rako hainbat partadeitza prozesu aurreikusi dita 2022ko aurrekontuan: kultur etxe zaharraren erabilpenari buruzko partaidetza prozesua eta terrazen ordenantza berrikusteko prozesua. Halaber, 92.000 euro onartu dira Plan Orokorraren berrikuspenarekin jarraitzeko.

Inbertsioak: azkenik, inbertsioei dagokienez, 2022rako inbertsio partida hauek onartu dira:

Herritarrek erabakitzeko Zure Esku ekimenaren baitan 120.000 euro.

Donostia ibilbidea hiritartzeko proiektua: bizikleten eta oinezkoen mugikortasun segurua eta duina ziurtatzeko, Donostia ibilbidea hiritartzeko eta bidegorria egiteko inbertsioa egingo du udalak 2022an. Horretarako, 445.000 euro aurreikusi dira 2022an (horrez gain 2023ko beste partida bat erabiliko da). Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena lantzen ari da Udala, proiektu horren finantzaketan parte hartzeko. Donostia ibilbidea hiritartzeko proiektua (hezeguneko biribilgunetik Donostia ibilbidea eta Kale Nagusiaren amaierako ibiribilgunera doan eremua) izango da 2022ko inbertsio nagusia. Eremu hori oinezko eta bizikletentzako mugikortasun ardatz gero eta garrantzitsuagoa da, baina ez dago ondo antolatuta: bidegorririk ez, oinezkoentzako espaloirik ez, Bidebitarte poligonorako sarbide arriskutsua… Proiektu honekin eremu hori egoki antolatu eta hiritartuko da: bide-gorria, oinezkoentzako eremua, aparkalekuen berrantolaketa...

Txalakan kokatutako brigadaren lokal berria egokitzeko 185.000 euro aurreikusi dira. 185.000 euro hauek orain arte aurreikusi diren beste 515.000 euroei gehituko zaizkie. Ekimen honekin kiroldegi azpiko espazioa libratuko litzateke kiroldegiaren handitzea ahalbidetzeko.

Sagardo Plaza eta Emakumeon plazaren arteko tunela egokitzeko 67.000 euro onartu dira, Emakumeon Plazaren eraberritzeari jarraipena eman eta puntu ilun horri irtenbidea emateko. Horrez gain, Emakumeon Etxerako altzariak erosteko 8.000 euro onartu dira.

Kiroldegian eta Kultur Etxe Zaharreko teilatuetan plaka fotovoltaikoak jartzeko 108.000€ onartu dira. Plaka fotovoltaiko horiekin udal-instalazioen kontsumo energetikoa modu berriztagarrian eta herrian bertan hornituko da.

Txominene pilotalekuko barandan kristala jartzeko 25.000 euro onartu dira. Horren helburua da frontoian hautsa sartzea ekiditea.

Herriko hainbat seinalizazio berritzeko beste 17.734 euro onartu dira. Azkenik, herriko ur-kontadoreak berritzeko eta udaleko ekipo informatikoak berritzeko 35.000 euro eta 15.000 euro aurreikusi dira, hurrenez hurren.

Inbertsio garrantzitsuak martxan

2022rako onartutako inbertsioez gain, hurrengo hilabeteetan zehar inbertsio garrantzitsuak amaitu eta gauzatuko ditu Udalak, 2021eko aurrekontuarekin finantzatuta. Kasu batzuetan obrak dagoeneko martxan daude eta beste kasu batzuetan obra horiek egiteko exekuzio proiektuak eta lehiaketak oso aurreratuta daude eta datozen hilabeteetan burutuko dira:

  • Haurreskola berria, kanpoko jolastokia barne. • Arrobitxuloko igogailua eraikitzeko obrak.
  • Santiomendiko auzora igotzeko bideko bihurguneak hobetzeko obrak.
  • Komun publikoak Portutxon, Foru plazan eta Urumea Berrin.
  • Herriko 163 argi-puntu edo farola LEDera pasatzeko proiektua.
1