Albisteak

2022ko aurrekontua herritarrekin lantzeko 8 saio egingo dira, azaroaren 2tik 12ra, auzoz auzo

1
Zeintzuk dira herriaren beharrak? Zer hobetu beharko litzateke? Udalak herritarrekin landu nahi du 2022ko aurrekontua, herritarren ekarpenekin.

2021·10·29


Udala 2022ko aurrekontua prestatzen ari da eta, horretarako, herritarren ekarpenak jasotzeko saioak antolatu ditu. Azaroaren 2tik 12ra bitartean, guztira 8 saio egingo dira, auzoz auzo.

2022ko aurrekonturako ekarpenak egiteko aukeraz gain, saio horietan herritarrek aukera izango dute udal gobernuko kideei eskaerak, kritikak, iritziak eta proposamenak helarazteko. Horrekin batera, Udalaren proiektu, ekimen eta asmoak ezagutu ahal izango dituzte interesa dutenek.

Hauek dira saioen egunak eta lekuak:

  • Azaroak 2 Erdigunean, Joseba Barandiaran plazan, 12:00-13:00
  • Azaroak 3, Santiagomendi ekialdean, Ermañan, 18:30
  • Azaroak 4, Santiagomendi kaxkoan, Plazetxen, 18:30
  • Azaroak 8, Perurena auzoan, Auzo Biltokian (Auzolan Pilotalekuan), 18:30
  • Azaroak 9, Ergobian, Ergobiako Plazatxoan, 12:00-13:00
  • Azaroak 10, Oialumen, Auzo biltokian, 18:30
  • Azaroak 11, Urumea Berri eta Arrobitxulo auzoak, Kontxa Etxeberria plazan, 18:30-20:00
  • Azaroak 12, Erdigunean, Foru plazan, 16:30-18:00

Bertaratu ezin dutenek ekarpenak Udalaren webgunean dagoen formularioaren bitartez egin ditzazkete.

1