Albisteak

Atzealdea 2022ko Astigarragako udal egutegia eskuragarri abenduaren 15etik aurrera

41 pertsonek hartu dute parte 2022ko herri udal egutegian eta 177 argazki aurkeztu dituzte guztira

2021·11·22


Aurreko astean izan da, hilaren 15ean, Astigarragako udal egutegiaren sari banaketa. 41 pertsonek hartu dute parte: 27 astigartarrek eta 13 kanpotarrek eta guztira 177 argazki aurkeztu dituzte. Parte hartzaileetako bat baztertua izan da argazkiak epez kanpo bidaltzeagatik.

Ondorengoak izan dira sariak: 80 euro argazki bakoitzeko eta 150 euro azaleko argazkiagatik. Irabazleek dagokien kopurua jasotzeko Astigarragan kokatutako saltoki, ostalaritza edo zerbitzu establezimenduetan egindako gastuen agiriak aurkeztu beharko dituzte Erribera kulturgunean 2021eko abenduaren 31 baino lehen.

Egutegia abenduaren 15etik aurrera eskuragarri izango da udaletxe, Erribera kulturgunean eta Astiko merkatarien dendetan.

Sarituak:

5 astigartar / 5 kanpotar

Generoa: 21 emakume / 19 gizon

Irabazleak

Azala, Felix Etxeberria Balerdi

Urtarrila, Jose angel Amutxastegi Esnaola

Otsaila, Sergio Pérez Perales

Martxoa, Eduardo Pérez del Olmo

Apirila, Aner Unanue Usabiaga

Maiatza, Fco. Roy Ibañez

Ekaina, Eduardo Pérez del Olmo

Uztaila, Felix Etxeberria Balerdi

Abuztua, Naiara Garcia Otaegi

Iraila, Luis Fernando Anza Rey

Urria, Eduardo Pérez del Olmo

Azaroa, Imanol Zabalegi Lasarte

Abendua, Xabier Goienetxea Unsuain