Albisteak
Atzealdea 2022ko Astigarragako Santio Jaiak: uztailaren 22tik 26ra
2022·07·13
Uztailaren 22an, 19:22an (ordua sortze-urteagatik erabaki da), 100. urteurrena betetzen duen Gure Izarra elkarteak emango die jaiei hasiera.
Udalak, bai Gure Izarra elkartea eta baita gainontzeko elkarteak ere zoriondu egin nahi izan ditu, urtean zehar egiten duten lanagatik eta eskerrak eman nahi izan dizkie Astigarragari ematen dioten bizitasunagatik.
Egitaraua
Jaien atarian, uztailaren 15-17ko asteburuan hainbat jarduera antolatu dira; hala nola, zinema kalean, herri krosa eta orientazio proba familian.
Uztailaren 22tik 26ra programazio zabala, anitza, oparoa eta publiko desberdinei zuzendurikoaz gozatzeko aukera egongo da:
Haurrek uztailaren 22ko txupinazo txikiarekin hasiko dituzte festak, beste jarduera ugari izango dituzte gozatzeko ere: erraldoi eta buru-handiak, haurrentzako bazkaria, txokolatada, kale antzerkiak, pailazoak, haurrentzako jolasak, puzgarriak, apar jaia, ur parkea, Zirika Zirkus, ferialak (uztailaren 22-27), zezen-suzkoa...
Publiko orokorrari zuzenduriko jarduerak ere ugariak izango dira: Bazkariak (Marmitako, Gazte bazkaria, Erretiratuen bazkaria, Presoen Elkartasun bazkaria), Sun magoa, patata tortila lehiaketa, koktel tailerra, 3x3 saskibaloi lehiaketa, Matraka eta Pasai txarangak, bertsolariak, Txirrisklako txistulariak, Dantzak (Larrain-dantza, Astigar dantza taldearen emanaldia), kale antzerkia, danborrada, hegaluze pintxoak, herri-kirolak, idi dema, Santa Ana eguneko sagardo dastaketa, joaldunak, trikitilariak, besteak beste.
Azpimarratzekoak dira ere publiko ezberdinei zuzendutako kontzertuak:
- Kontxa Etxeberria plazan: ETS, Hondarribiako musika banda, Nemux Dja
- Barandiaran plazan: The spolen girls, Anita Parker, Kai Nakai, Kresala, Zozongo, Goxuan Saltsa, Imperial mariatxia, Balkan Paradise Orchestra, Laiotz.
- Txosnan: Eider, Ostaizka eta Garoa Djak, Bassagain, Burutik, Rodeo, Zulo, Yakolev, Andoni Ollokiegiren emanaldia.
- Sagardo plazan: Jose Trincado musikaria.
- Norberto Almandoz plazan: Duo Imperial.
Jai berdinzaleak eta seguruak
Udalak errespetuzko jarrerarako deia luzatu nahi die herritar guztiei, baita kanpotik etorriko direnei ere. Santio jaietan ez da inolako jarrera matxista edo sexistarik onartuko; Santio Jaiak modu seguruan, inolako indarkeriarik pairatu gabe, etxera joateko beldurrik sentitu gabe eta kezkarik gabe bizi nahi ditugu. Hori lortzeko, guztion inplikazioa ezinbestekoa da.
Jai berdinzale eta seguruak sustatzeko asmoz, Udalarekin elkarlanean herriko hainbat eragilek, zehazki, Gazte Asanbladak, Xaguxar Aisialdi Taldeak, Gaztelekuak eta Emakumeon Etxeak, zenbait ekimen antolatu eta landu dituzte indarkeria matxistari aurre egiteko, hauek dira, besteak beste:
- Indarkeria matxista kasuetarako protokoloa: edozein eraso matxista gertatu aurretik, irauten duen bitartean eta ondoren jarduteko tresnak biltzen dituena eta, bereziki, tabernariei helarazi zaiena. Ikusi protokoloa.
- Karpa morea: uztailaren 22, 23 eta 24an, 23:00etatik 04:00etara taberna inguruan. Bertan, sexu- aholkularitza zerbitzua eta edozein erasoren aurreko arreta zerbitzua eskainiko dira.
- Alkoholaren eta sustantzien kontsumorako prebentzio kanpaina: uztailaren 23an Astigarragako kaleetan zehar sustantzien kontsumoen prebentzioa burutuko duten 4 hezitzaile ibiliko dira 23:00etatik 03:00etara. Hauek, modu ibiltarian adinbageengana gerturatu eta arrisku egoerak gutxitzeko beharrezkoa den informazioa eta materialak banatuko dituzte.
- Brigada morea: etxera bakarrik joan nahi ez duten pertsonei laguntzeko. Hainbat txanda zehaztu dituzte: uztailaren 22tik 25era (01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan) eta uztailaren 26an (01:00etan).
Esker oneko mezua
Udalak eskerrak eman nahi dizkizue jai hauen antolaketan parte hartu dutenoi (elkarteei zein pertsona fisikoei), eta oso garrantzitsua iruditzen zaio jaiak herria osatzen duten pertsonek sortzea.
Ikusi egitaraua