Albisteak

Atzealdea 2021eko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio Udalak azaroaren 24ko osoko Bilkuran, bereziki gizarte arloko sailak igoz

2020ko azaroaren 24ko Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman dio Udalak 2021eko aurrekontu bateratuari. Aurrekontua guztira 9.516.363,79 eurokoa da eta bere barnean hartzen ditu udalaren aurrekontua, Astigarraga lantzenen aurrekontua eta Sagardunen aurrekontua.

2020·11·26


2021eko udal aurrekontua

Azaroaren 24ko Osoko Bilkuran, Astigarragako Udalak hasierako onarpena eman dio 2021eko aurrekontuari, EH Bilduren aldeko 7 botoekin, PSE-EEren abstentzioarekin eta EAJren aurkako botoarekin.

Herritarren eta auzoetako proposamenak jaso ondoren, Udal Gobernuak 2021eko aurrekontuen proposamena 2020-10-27ko Ogasun Batzordean aurkeztu zuen. Horren ondotik, udaltaldeei zuzenketak eta ekarpenak egiteko epea eman zitzaien. Jarraian, 2020-11-17ko Ogasun Batzordearen bilkuran, emendakinak aztertu eta 2021eko aurrekontua Osoko Bilkurara eramateko irizpena egin zuen batzorde horrek.

Udal Gobernuak erakutsitako adostusenetarako jarrerari esker, oposizioaren emandakinak lekua izan dute aurrekontu proiektuan. Batetik, PSE-EEren emendakin bakarra partzialki onartu da (emandakinaren %78,2 hain zuzen ere) eta EAJren emendakinak partzialki onartu dira, hain zuzen ere, 210.000 euroko aldaketa proposamenetik, 40.000 euro (%19) zuzenean txertatu dira aurrekontuan eta zeharka beste 80.000 euro (emendakinen %38) onartu dira, hau da, EAJren emendakinen %57ak onartuak izan dira. Gainera, horiek guztiak onartu ahal izan dira berdintasun, parte-hartze, ingurumen eta etxebizitza politiketan EAJk proposatzen zituen murrizketak gauzatu gabe.

Pandemiaren testuinguruak udalaren diru-sarrerak murriztu ditu eta aldi berean hainbat gastu areagotu ditu (garbiketa eta desinfekzioa, prebentzio neurriak, pandemiaren ondoriei aurre egiteko dirulaguntzak…).

Hori dela eta, 2021eko aurrekontua prestatzeko udalak, batetik, hainbat gastu partida murriztu egin behar izan ditu, bereziki inbertsioetarako gastu-partidak. Baina, aldi berean, ahalegin berezia egin du gizarte arloko partidak indartzeko (Gizarte Zerbitzuak, Covid-19 laguntzak, Enplegua, Berdintasuna, Kultura...).

Horrekin batera, udalerriaren handitzeari erantzuteko, hainbat zerbitzu kontraturen gastu-partidak handitu ditu, bereziki kale garbiketaren eta lorezaintzako mantentze lanen partidak. 2021eko aurrekontua 9.121.833,79 eurokoa da, 2020koa baino %2 txikiagoa.

 

2021eko aurrekontua

2020ko aurrekontua

Aldea €

Aldea %

9.121.833,79

9.291.408,14

-169.574

-%1,83

 

Gastuen aurrekontua deskribatuko dugu lehendabizi eta ondoren ekimenik esanguratsuenak aipatuko ditugu.

Hona hemen 2021eko gastuen aurrekontua kapituluka emana:

 

 

2021eko gastuen aurrekontua

 

Kapitulua

Izena

Euroak

1

Pertsonaleko gastuak

2.386.703,99

2

Gastu arruntak

4.606.866,38

4

Dirulaguntzak

1.398.268.56

6

Inbertsioak

666.299,55

7

Garapen bidean dauden herrialdeei laguntzak

63.695,31

Guztira

 

9.121.833,79

 

Hona hemen 2021eko gastuen aurrekontua arloz arlo eta 2020ko aurrekontuarekin alderatuta:

 

Arloa

2021

Gastuen

aurrekontua

GUZTIRA

2020

Aldea (€)

Aldea (%)

Alkatetza

235.960

216.418

19.542

%9,03

Udaltzaingoa

452.057

470.225

-18.168

-%3,86

Administrazio Orokorra

660.239

662.071

-1.832

-%0,28

Hirigintza, ingurugiroa eta etxebizitza

1.210.466

961.362

249.103

%25,91

Obrak eta Zerbitzuak

2.274.519,65

2.570.136

-295.616

-%11,50

Hezkuntza eta Euskara

798.631,55

861.288

-62.656

-%7,27

Kultura, Gazteak, Jaiak

1.018.240

926.599

293.782

%31,71

Kirolak

578.779

832.060

-253.281

-%30,44

Gizarte Zerbitzuak

910.257

791.822

118.434

%14,96

Kontuhartzailetza

339.946

464.885

-124.939

-%26,88

Berdintasuna, Enplegua…

642.739

534.541

108.197

%20,24

GUZTIRA

9.121.833,79

9.291.408

-169.574

-%1,83

 

Azpimarratzeko ekimen eta zerbitzuak:

  • Ahalegin berezia egin dugu kultura, gizarte zerbitzuak, enplegua eta berdintasuna indartzeko eta, ondorioz, aurrekontua igo eginda arlo horietan: kulturan aurrekontua ia %32 igo da, gizarte zerbitzuen aurrekontua %15 igo da eta enplegu eta berdintasunekoa %20. Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko 103.950 euro aurreikusi dira eta larrialdi-laguntzak ere 30.000 eurotan areagotu dira.
  • Obra eta zerbitzuen arloan, aipagarria da kale garbiketa zerbitzuak eta lorezaintzako zerbitzuak izan duten igoera (lehenak %75eko igoera eta bigarrenak %60koa). Zerbitzu horietako beharrak nabarmen handitu dira hiritartutako herriko azalera handitzearekin batera. Hori dela eta, zerbitzu horien kontratu berriek igoera handia izango dute. Igoera hori zor zaio, batetik, azalera handiagoa izateari eta, bestetik, zerbitzu batean zein bestean kalitatea hobetzeko emango den jauzi kualitatiboari.
  • Komun publikoen sarea: 2021eko aurrekontuan 100.000,00 euroko partida bat onartu da, komun publikoen sarea osatzeko. Aurrekontu horrekin komun publikoak jarriko dira Portutxon eta Foru plazan, Arrobitxuloko lokaleko komunari kanpotik sarbidea egingo zaio eta Ermitako komunak berrituko dira.
  • Kultura arloko aurrekontua %32 handitu da, bereziki Erribera kulturgunearen kudeaketa gastuen ondorioz. Gainerakoan, ohiko programazioarekin (ikastaroak, ekoitaldiak, kulur programazioa, elkarteen dirulaguntzak…) jarraitzeko behar adinako aurrekontua onartu da.
  • Kirol arloan ere ohiko jarduera ziurtatzeko behar besteko aurrekontua onartu da. Inbertsioetarako partidak gutxitu dira soilik. Dena dela, kontuan izan behar da 2020an kirol arloko inbertsioetarako bereziki partida handia onartu zela, kiroldegian eta igerilekuan hainbat egokitzapen egiteko eta pilotalekua berritzeko.
  • Perurenako auzori dagokionez, auzo lokalaren aurrealdeko bidea oinezkoentzako proiektua idazteko partida da bat aurreikusi da.
  • Ergobiko plazan hainbat egokitzapen egiteko 67.000,00 euroko partida bat onartu da, honakoak egiteko: plazako lurzoruko plakak konpondu, Juangiteneko ur sarearen arazoari irtenbidea emateko azterketa egin eta kioskoan estalpea jarri.
  • Oialumeko auzoari dagokionez, ur zikinen estolderia konpontzeko 24.000,00 euroko partida bat onartu da. Horrekin batera, Sagardotegi Zearran saneamendu-sarea eraikitzeko proiektua egiteko 30.000,00 euroko partida bat onartu da (inguru horretan ez dago saneamendu sarerik).
  • 150.000 euro aurreikusi dira herri bideak konpontzen eta hobetzen jarraitzeko.
  • Emakumeon Etxearen lehen urratsak emateko baliabideak aurreikusi dira.

Diru-sarreren arloan, aipagarria da Foru Funtsetik (Foru Aldundiak udalei egiten dien ekarpenen funtsetik) %10 gutxiago jasoko duela Astigarragako Udalak, C19aren eraginez diru-sarrerak murriztu egin direlako.

Hona hemen diru-sarreren aurreikuspena:

 

2021eko diru-sarreren aurrekontua

 

Kapitulua

Izena

Euroak

1

Zuzeneko zergak

2.471.900,00

2

Zeharkako zergak

371.771,48

3

Tasak eta bestelako zergak

1.382.186,62

4

Diru-laguntzak

4.581.425,00

5

Ondare sarrerak

54.250,00

6

Hirigintza aprobetxamendua

250.240,69

7

Inbertsioak egiteko dirulaguntzak

10.060,00

Guztira

 

9.121.833,79

Inbertsio garrantzitsuak martxan

Aipatu bezala, 2021eko aurrekontuan Udalak inbertsioetarako gaitasun gutxi izango du. Nolanahi ere, 2020ko aurrekontuarekin inbertsio garrantzitsuak gauzatuko dira datozen hilabeteotan. Obra horiek egiteko exekuzio proiektuak eta lehiaketak oso aurreratuta daude eta datozen hilabeteetan burutuko dira:

  • Haurreskola berria
  • Santiomendiko auzoa hiritartzeko obrak
  • Arrobitxuloko igogailua eraikitzeko obrak
  • Txomiñene pilotalekuaren egitura berritzeko lanak
  • Perurenako auzo lokala berritzeko obrak
  • Bide publikoak berritzeko obrak (Bidebitarte, Donostia ibilbidea eta Txoritokietako bidea).
  • Kiroldegiko igerilekua handia 5-8 urte bitarteko haurrentzako partzialki egokitzea.