Albisteak

Atzealdea 2021eko Aurrekontu partehartzaileetako prozesuari ekin dio Udalak

Atzo izan zen lehen saioa Perurena auzoan. Aurten covid-19aren ondorioz, saioak egiteko formatua moldatu egin da, ez dira ohiko bilera irekiak izango, partehartze-puntuak jarriko dira leku irekietan. Horrek, distantziak mantentzea eta pilaketak ekiditea ahalbidetuko du.

2020·10·16


Aurrekontu partehartzaileetako saioak moldatu diren arren, helburuak bera izaten jarraitzen du: herritar eta auzotarrek udal gobernuko kideei eskaerak, kritikak, iritziak eta proposamenak helearaztea, hain zuzen ere. Horrekin batera, Udalaren asmoak ezagutu ahal izango dituzte interesa dutenek.

Hauek dira hurrengo saioen egunak eta lekuak:

  • 2020-10-19: SANTIAGOMENDI KAXKOA, auzoko postontzien aurrean 18:30-20:00.
  • 2020-10-20: ERDIGUNEA, Joseba Barandiaran plazan 12:00-13:30.
  • 2020-10-21: ERGOBIA, Ergobiako plazatxoan, 12:00-13:30.
  • 2020-10-21: URUMEA BERRI-ARROBITXULO, Erribera Kulturguneko atarian 18:30-20:00.
  • 2020-10-22: SANTIAGOMENDI EKIALDEA, Ermaña aurrean 18:30-20:00.
  • 2020-10-23: ERDIGUNEA, Udaletxeko plazan 16:00-17:30.
  • 2020-10-26: OIALUME, Auzobiltokiaren aurrean 18:30-20:00.

Bertaratu ezin dutenek ekarpenak Udalaren webgunean dagoen formularioaren bitartez egin ditzazkete.