Albisteak
Atzealdea 2020ko aurrekontuak, 4 urtetarako programa gauzatzeko lehen urratsa
2019·10·30
Aurrekontu-partehartzaileak
Urriaren 1ean aurkeztu zuen Udal Gobernuak lehen aurrekontu proposamena. Horren ondotik, urriaren 17ra arteko epea izan dute alderdiek eta herritarrek ekarpenak eta proposamenak egiteko. Udala, auzoetara eta herritarrengana gerturatu da kanal desberdinen bidez. 7 auzoetan (Perurena, Oialume, Santiagomendiko kaxkoa, Santiagomendi Ekialdea, Ergobia, Arrobitxulo-Urumea Berri eta erdigunea) bilera presentzialak egin dira eta herritarren ekarpen, proposamen, kezka eta kexak jaso dira.
Halaber, webgunearen bidez 9 herritarrek egin dituzte beren proposamenak.
Ekarpen hauei guztiei esker, Udalak aurrekontuak aberastu eta osatu ahal izan du. 2020ko aurrekontuen lanketa parte-hartzailea ez dala amaitzen gauzatutako prozesu honekin. 2019an gauzatu gabe geratu ostean, 2020 urteko lehen hiruhilekoan Udalak martxan jarriko du berriz ere astigartarrek 210.000 euro zertara bideratzeko zuzenean erabaki dezaten prozesua.
Oposizioaren ekarpenak jasotzeko ahalegin zintzoa
Urriaren 22ko Ogasun Batzordearen bileran aztertu ziren proposamen horiek guztiak eta alderdiek aurkeztutako alegazioak. EAJk 12 alegazio aurkeztu dizkio aurrekontu proiektuari. Horietatik 5 onartu dira; 3 osotasunean eta beste biak partzialki. Beste 3 proposamen, aurrekontuaren mugak tarteko, 2020ko gerakinarekin gauzatzeko konpromisoa hartu du EH Bilduk. PSE-Eek, ordea, ez du alegaziorik aurkeztu.
Aurrekontuak, ekimenak eta egitasmoak
Hasierako izaeraz onartutako aurrekontua 9.291.408,11 eurokoa da, 2019koa baino %3,99 handiagoa. Gehien igo direnak transferentzia arruntak (besteak beste dirulaguntzak, %5,77ko igoera) eta ibertsioak dira (%54,06 gehiago).
EH Bilduk udal-gobernua eskuratu duenetik lanean erabat murgildu da eta 4 urteetako paralisiaren ondoren, 2020. urtea aspalditik egiteke dauden proiektuak behingoz gauzatu eta herritarren eskaera betegabeak asetzeko urtea izan dadin esfortzua egingo du.
Hona hemen 2020ko aurrekontuan aurreikusitako ekimen aipagarrienak (ekimen batzuk finantzatuko dira 2019ko gerakinarekin eta 2020ko aurrekontuarekin):
- Auzoak, webgunea eta landa eremua:
- Perurenako auzo-elkartea egokitzea
- Perurena pilotalekuko argiztapena berritzea (40.000,00)
- Landa eremuko garraio zerbitzua (12.000,00)
- Baserri atarietan argiteria jarri eta seinaletika diseinatzea
- Santiagomendi kaxkoko hiritartzea eta bertara doazen bihurguneak hobetu
- Emakumeon Plazako hiritartzea
- Herri bideen berrikuntza proeiktua idatzi
- Arrobitxuloko igogailuaren proiektua landu
- Anuska hiritartzeko proiektua egin
- Kiroldegia, pilotalekua eta kirol instalazioak:
- Kiroldegiko aireztatze sistema osorik aldatu (gerakina)
- Txirrinda berriak muskulazio gelan jartzea (12.000,00)
- Igerileku txikia handitu (40.000,00)
- Pilotalekuaren atzealdeko ezponda egokitu (urak jasotzeko lanak)
- Pilotalekua berritu (150.000,00)
- Pump truck pista (100.000,00)
- Kiroldegia berritu eta igerileku estalia egiteko bidagarritasuna aztertzeko proiektua
- Hezkuntza:
- Herri eskola handitzea gauzatzea
- Anibar DBH-ko orubea hiritartzea
- Kiriketa Haur Eskola berriaren obra egitea
- Kultura:
- Kultur Etxe berria hornitzea eta egitarau berria prestatzea
- Uholdeak:
- Goiko Iturrien ur-emariaren kanalizazio berria
- Indatuko eta bultzatuko diren sailak:
- Berdintasun politikak (Besteak beste, teknikaria lanaldi osora pasaz)
- Enplegu eta komertzioa (Besteak beste, teknikaria lanaldi osora pasaz)
- Ingurumena eta lehen sektorea (Besteak beste, baserritar batzordea berreskuratuko da)