Albisteak
Atzealdea
2020ko aurrekontua: proposamenak egiteko unea

Ekarpenak egin daitezke webgunearen bidez edo auzoetan egingo diren saioetan. Ekarpenak egiteko epemuga urriaren 17a.
2019·10·04
2019ko urriaren 1eko Ogasuneko Batzordean udal gobernuak 2020ko aurrekontuen lehen proposamena aurkeztu du.
Orain alderdi, herritar, elkarte eta eragileen unea da, ekarpenak eta proposamenak egiteko. Ekarpenak egin eta aztertu ondoren, urria amaieran hasierako onarpena emango dio Osoko Bilkurak 2020ko aurrekontuari.
Ekarpenak egiteko hainbat bide dituzu:
- Webgunearen bidez (formularioa hemen) edo udal gobernuarekin harremanetan jarrita.
- Auzoetan egingo diren bileretan parte hartuta. Ikus leku, egun eta orduak hemen.
Lehen zirriborroan, abiapuntu gisa, ondoko ekimen hauek aurreikusi dira, pertsonaleko eta ohiko zerbitzuetako gastuez gain. Lehen proposamen hori alderdi, herritar eta eragileen proposamenekin osatuko da.
- Berdintasun Saila eta Enplegu/Komertzio Saila indartuko ditugu, langileen lanaldiak %100era pasatuaz.
- Gerakinaren bitartez, Emakumeon Plaza, kiroldegiko aireztatze sistema eta Santiagomendiko hiritartzea bermatuko den bitartean, 2020ko aurrekontuak Arrobitxuloko igogailuaren proiektua martxan jartzeko zenbatekoak jasotzen ditu. Horrez gain, Anuskako auzoaren behin-betiko hiritartzea bideratzeko, hiritartze proiektua idazteko zenbatekoak aurreikusi dira.
- Parte-hartze politiketan sakontzeko apustua egin da: 10.000 eurotik 50.000 eurotara .
- Kirol instalazioak: aireztatzeaz gain, pilotalekua berritzeko lanak , bizikleta estatikoen hornidura eta igerileku txikia handitzeko partidak aurreikusi dira. Gainera, kiroldegia handitzeko eta igerileku estali baten bideragarritasuna zehazteko aurreproiektuaren idazketa jarri nahi da martxan 2020an.
- Aldaketa klimatikoaren aldaketari aurre egiteko, ingurumen politikak indartzeko apustua egin da eta 1. sektorearen aldeko ekimenak bideratzeko partidak handitu dira.
- Etxe hutsak alokatzeko laguntzak 4 urteren ostean berriz martxan jartzeko 30.000€ aurreikusi dira.
- Hezkuntzan, eskola handitzeko idazketa proiektua 2019an martxan jarri nahi da eta 2020an gerakinaren bitartez, DBHko ikastetxea eraikitzeko orubearen hiritartze lanak bermatuko dira.