Albisteak

Atzealdea 20 urtetan ia bikoiztu egin da biztanle kopurua Astigarragan

2001. urte amaieran 3791 pertsona bizi ziren herrian eta 2021. urtean 7465era igo da kopurua

2022·02·11


20 urtetan ia bikoiztera heldu ta biztanle kopurua Astigarragan. Pixkanaka geroz eta persona gehiago dira herri honetan bizitzeko hautua egiten dutenak, eta jaiotze tasa ere altua da Gipuzkoako batazbesteko datuekin alderatuta.

2001. urteko abenduaren 31n, 3791 pertsona bizi ziren herrian eta 2021ean 7465era igo da kopurua. Jaiotze tasari dagokionez, iaz 97 haur jaio ziren, baina izan dira haur gehiago jaio diren urteak ere, 2017an, besteak beste, 120 izan baitziren herrian jaiotako haurrak.

Gipuzkoako batazbesteko datuei erreparatuta, jaiotze tasan beherakada jarraikor bat egon da 2014. urtetik. Urte horretan 9,0an zegoen jaiotze tasa Gipuzkoan 1000 biztanleko, eta egun 7,0koa da (Gipuzkoako azken datuak 2020. urtekoak dira). Astigarragan berriz, 13,0koa da egungo jaiotze tasa (2021eko datuak dira azkenak).

    Biztanleria Jaiote tasa 1000 biztanleko
Urtea Jaiotakoak Abenduaren 31n Astigarraga Gipuzkoa
2001 68 3791 17,9 9,2
2002 73 3947 18,5 9,2
2003 62 4109 15,1 9,9
2004 75 4148 18,1 9,9
2005 87 4234 20,5 9,9
2006 69 4386 15,7 10,2
2007 72 4523 15,9 10,4
2008 75 4678 16,0 10,4
2009 81 4715 17,2 10,2
2010 94 4821 19,5 10,3
2011 77 5001 15,4 10,0
2012 98 5306 18,5 9,8
2013 99 5536 17,9 8,9
2014 109 5688 19,2 9,0
2015 105 5881 17,9 9,0
2016 117 6074 19,3 8,4
2017 120 6275 19,1 7,8
2018 96 6532 14,7 7,6
2019 100 7027 14,2 7,1
2020 114 7182 15,9 7,0
2021 97 7465 13,0