Albisteak

Atzealdea 17. logela izeneko ihes-gela ibiltaria izango da Astigarragan maiatzaren 24tik 26ra

1
Joseba Barandiaran plazan kokatuko den ihes gelan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da

2024·05·15


"Euskaraz Barra-Barra" kanpainaren ihes-gela ibiltaria Astigarragan izango da maiatzeko azken asteburuan. Joseba Barandiaran plazan egongo da maiatzaren 24ko 17:00etatik maiatzaren 26ko 22:00etara.

Ihes-gelak “17.logela” du izena eta bere gaia honela laburbildu daiteke: Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daroatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren biribil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko.

Ihes-gelan parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da, eta taldean parte hartzen da, gehienez 5 pertsonarekin.

Hauek dira Astigarragan eskainiko diren txandak (guztira 18):

  • Maiatzak 24, ostirala: 17:00/ 18:00/ 19:00/ 20:00
  • Maiatzak 25, larunbata: 10:00/ 11:00/ 12:00/ 13:00/ 17:00/ 20:00
  • Maiatzak 26, igandea: 10:00/ 11:00/ 12:00/ 13:00/ 17:00/ 18:00/ 19:00/ 20:00

Ihes gelan parte hartzea doakoa da, baina hitzordua eskatu behar da.

“Euskaraz barra-barra” egitasmoari buruz

  • Zer da? Herritarrek euskaraz hitz egin dezaketen guneak identifikatzen dituen ikurra da Euskaraz barra-barra. Kontsumitzailea erdigunean jarri eta estres linguistikoa murrizteko helburuarekin, Euskal Herri osora zabalduko da egitasmoa.
  • Euskaraz norekin? Non? Noiz? Inoiz galdera hauek egin badizkiozu zure buruari, marka berri honek bidea argitzen lagunduko dizu; ikusten duzun tokian, euskara erabiltzeko aukera bermatuko baitizu. Herri eta hiri batzuetan hasi eta urtetik urtera Euskal Herri osora zabalduko den egitasmo hau aukera leiho bat da guztiontzat. Beraz, ikur hau ikusten duzunean, egin euskaraz!
  • Nork antolatzen du? Euskaraz Barra-Barraren koordinazio mahaia Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Nafarroako Euskarabideak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak osatzen dute. Era berean, koordinazio mahaiaz gain, Euskal Herriko erakunde publiko zein pribatu ugarik, tokian tokiko euskara batzordeek eta hamaika boluntario eta entitatek ere osatzen dute egitasmoaren antolakuntza. Sare zabala ari da ehuntzen eta Euskal Herri osora zabalduko da pixkanaka.
1