Albisteak
Atzealdea 2025eko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketaren gaia "Astigarragako jaiak eta ospakizunak urtean zehar" izango da
2024·03·13

Aurten ere, Udalak lehiaketa bat antolatuko du udal egutegiaren azaleko irudia eta hilabete bakoitzeko argazkiak aukeratzeko.
Udazkenean jarriko da martxan argazki lehiaketa, baina interesa duten pertsonak argazkiak egiten has daitezke. Oraingoan, kultura batzordeak argazkien gaia "Astigarragako jaiak eta ospakizunak urtean zehar" izatea erabaki du.
Oinarriak iazkoen antzekoak izango dira, eta irailean argitaratuko dira, argibide gehiagorekin batera.
Informazio gehiago: 943 33 50 64
