Albisteak

Atzealdea Aurrekontu parte-hartzaileak: zertara bideratuko zenituzte 240.000 euro?

1
Gaur hasi da proposamenak aurkezteko epea eta martxoaren 28an amaituko da

2024·03·14


Aurten ere Astigarragako Udalak aurrekontu parte-hartzaileak martxan jarri ditu. Iaz egin ez zenez, aurten Udalaren aurrekontuan 2023 eta 2024ko kopuruak gorde dira, eta beraz, 240.000 euro daude astigartarrok zuzenean zertarako erabili erabakitzeko.

Prozesuaren faseak honako hauek izango dira:

  • 1. fasea: edozein herritarrek du proposamenak egiteko aukera.
  • 2. fasea: udal-teknikariek porposamen bideragarritasuna baloratuko dute.
  • 3. fasea: proposamen finalistak aukeratuko dira.
  • 4. fasea: denon artean erabakiko dugu botoa emanez.

Lehenengo fasea

Martxoaren 14tik 28ra izango da lehenengo fasea. Beraz, proposamenak aurkezteko unea da. Horretarako, hiru bide daude:

  1. Idatzi proposamena etxean jaso duzun eskuorrian eta utzi herriko postontzietan:
    1. Udaletxea, Kiroldegia, Herri Eskola, Erribera Kulturgunea, Gaztelekua, Kiriketa Haurreskola, Galtzaur elkartea eta AEK.
    2. Kaleko udal postontziak: Kontxa Etxeberria plaza, Joseba Barandiaran plaza, Errekatxo plaza, Ergobia plaza eta Norberto Almandoz plaza.
  2. Bete udal webgunean aurkituko duzun formularioa.
  3. alkatetza@astigarraga.eus helbidera proposamena bidali.

Aurreko urteetako proiektuak

Aurreko urteetan, ekimen honi esker, hainbat hobekuntza eta proiektu bideratu dira herrian, eta beste batzuk martxan daude une honetan; eskolako jolastokia estali da, Galtzaur elkartearen lokalean berritze-lanak egin dira, pump track-a martxan jarri da, ibai parkean jolas gune eta aisialdi guneak berehala izango ditugu guztion eskura eta kiroldegia handitzen hasteko proiektua martxan da.

Prozesuaren inguruko informazioa.

1