Albisteak

Atzealdea "Ezkontzaren edo banantzearen ondorio juridikoak" hitzaldia eskainiko da martxoaren 20an, 18:30ean, Emakumeon Etxean

Irule Abokatuak-eko Macarena Mugika izango da hizlaria

2024·03·15


Emakume asko ezkontza- edo banantze-prozesuan aurki daitezke, edo, kasu batzuetan, prozesu horri ekiteko zalantzatan. Erabaki horiek hartu aurretik orientazioa eta aholkularitza jasotzea aberasgarria da juridikoki egon daitezkeen ondorioak ezagutzeko. Horretaz mintzatuko da Macarena Mugica Emakumeon etxean eskainiko den hitzaldian.

Emakumeentzako aholkularitza juridikoa

Udalak iaz emakumeentzako aholkularitza juridikoko zerbitzu bat jarri zuen abian, bereziki honako gaiei buruzko laguntza juridikoa eskaintzeko: familia, indarkeria matxista, lana edo atzerritartasuna. Emakumeek aholkularitza juridiko espezializatua izateko duten eskubidea bermatzea da helburua. Zerbitzua konfidentziala, doakoa eta pertsonalizatua da (bakoitzaren egoera zehatzak aztertzen dira, eta eskubideak eta horiek bermatzeko biderik egokienak adierazi). Jasotzen den arreta presentziala da, eta aditu baten laguntza eta aholkularitza izango du zerbitzuaren erabiltzaileak, betiere ikuspegi feministatik.

Zerbitzua hamabostean behin eskaintzen da, astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara, Emakumeonen etxean, aldez aurretik hitzordua eskatuta (emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com; tel. 648 417 157).