Albisteak

Atzealdea Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldi-zikloaren azken bi hitzaldietan parte hartzeko izen-ematea zabalik

2
Biak maiatzean izango dira, bata maiatzaren 16an eta bestea maiatzaren 30ean; 18:00etan, Erriberan kulturgunean.

2024·05·08


Ikasturte honetako hitzaldi-zikloa hilabete honetan amaituko da. Urtarrilean hasi zen eta dagoeneko gai ugari jorratu dira. "Nerabeen droga-kontsumoari" eta "pantailen kudeaketari" buruzko azken biak falta dira.

Maiatzak 16-> DROGEN KONTSUMOA NERABEETAN

Ekua-ko Ane Lekandak tresna praktikoak eskainiko ditu nerabeen droga-kontsumoa prebenitzeko, detektatzeko eta kudeatzeko. Hitzaldian mezu alarmistetatik eta zigortzaileetatik ihes egingo du eta gaia generoaren ikuspegitik jorratuko du, generoak kontsumoan ere eragina baitu.

MAIATZAK 30->PANTAILEN KUDEAKETA: ERREALITATE BAT, HAMAIKA AURPEGI

Pantailen erabileraren atzean hainbat gai ezkutatzen dira. My family and co. -ko Eider Fernandezek hamaika hari-mutur dituen errealitatea hobeto ezagutzeko eta gaiari buruz hausnartzeko gakoak eskainiko ditu.

Bi hitzaldiak Erribera kulturgunean izango dira, 18:00etan, eta doakoak badira ere, ezinbestekoa da izena ematea: 943 331 067 edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus.

1 2