Albisteak

Atzealdea Etxekonposta egiten duten herritarrei bisitak egiten hasi da Udala

Etxekonposta egiten duten herritarrek hobariak izango dituzte hondakinen tasan.

2024·05·06


Etxekonposta egiten duten herritarrek hezitzaileen bisita jasoko dute datozen hilabeteetan. Jarraipen bisiten helburua, erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitu eta aholkuak ematea, eta burutzen ari diren lanaren jarraipena egitea da.

Horrez gain, Udalak konposta egiteko beharrezko materialak eta informazioa eskaintzen ditu eta erabiltzaileek konpostatze prozesua parametro egokietan garatzeko beharrezkoak diren mantenu lanak egiteko ardura hartzen dute (egituratzailea gehitu, aireztatu…). Gainera, etxekonposta egiten duten familiek %40ko hobaria jasotzen dute hondakinen tasetan.

Etxekonposta etxeetan hondakin organikoak kudeatzeko modu jasangarriena da eta, horregatik, udalak herritarrak animatu nahi ditu ekimenean izena ematera.

Izena emateko edo jarraipen bisita adosteko jarri Udalarekin harremanetan: 617291806 telefonoan edo hondakinak@astigarraga.eus helbidean.