Albisteak

Atzealdea Aurten ere haur eta nerabeei zuzendutako udalekuetako eskaintza zabala izango da Astigarragan

Udaleku irekiak, kanpaldia, musika udalekuak, jolas txiki, multikirolak, uralekuak, kiroldegiko ikastaroak eta gaztelekuko jarduerak izango dira. Eskuorria herritar guztiek jasoko dute postontzian datozen egunetan.

2024·04·26


Hauek dira haur eta nerabeei udaran eskainiko zaizkien aisialdi aukerak:

UDALEKU IREKIAK-> 4-12 urte (2020-2012)

Jolasak, eskulanak eta irteerak Astigarraga eta inguruko herriak ezagutzeko.

  • Ordutegia: 9:30-13:30 (17:00etan irteera egunetan).
  • Txandak:
    • Ekainak 24- uztailak 7
    • Uztailak 8- uztailak 21
    • Abuztuak 5- abuztuak 18
    • Abuztuak 19- abuztuak 31
  • Izen emateak online maiatzaren 6tik 12ra.
  • Informazioa: info@xaguxar.org/ www.xaguxar.org

KANPALDIA -> 12-16 urte (2011-2008)

Tailerrak, jokoak, ginkanak, gaubelak...

  • Data: uztailaren 8tik 14ra.
  • Tokia: Garde (Nafarroa).
  • Izen emateak online maiatzaren 6tik 12ra.
  • Informazioa: info@xaguxar.org/ www.xaguxar.org

MUSIKA UDALEKUAK 4-11urte (2020-2013)

Musika-jolasak, kantak, eskulanak, psikomotrizitate ariketak eta gorputz adierazpena. Irteera txikiak herrian zehar.

  • Ordutegia: 9:30-13:30
  • Txandak:
    • Ekainak 24- uztailak 5
    • Uztailak 8- uztailak 19
  • Izen emateak Norberto Almandoz musika eskolan maiatzaren 20tik 23ra.
  • Informazioa: 943557340/ idazkaritza@name.eus

JOLAS TXIKI 3-5 urte (2021-2019)

Jolas didaktiko eta hezitzaileak, psikomotrizitate ariketak eta gorputz adierazpena.

  • Ordutegia: 9:00-13:00
  • Txandak:
    • Ekainak 24- ekainak 28
    • Uztailak 1- uztailak 12
    • Uztailak 15- uztailak 30
    • Abuztuak 1- abuztuak 14
    • Abuztuak 19- abuztuak 30
    • Irailak 2- irailak 6
  • Izen emateak kiroldegian maiatzaren 13tik 17ra.
  • Informazioa: 943 333 676 / kiroldegia@astigarraga.eus

MULTIKIROLA 6-12 urte (2018-2012)

Hainbat kirol ezagutu eta praktikatzeko aukera: boleibola, saskibaloia, eskubaloia, futbola, herri kirolak, pilota, hockeya, atletismoa, txirrinda-irteerak, mendia eta igerilekua.

  • Ordutegia: 9:00-13:00
  • Txandak:
    • Ekainak 24- ekainak 28
    • Uztailak 1- uztailak 12
    • Uztailak 15- uztailak 30
    • Abuztuak 1- abuztuak 14
    • Abuztuak 19- abuztuak 30
    • Irailak 2- irailak 6
  • Izen emateak kiroldegian maiatzaren 13tik 17ra.
  • Informazioa: 943 333 676 / kiroldegia@astigarraga.eus

URALEKUAK 12-15 urte (2012-2009)

Uretako hainbat jarduera ezagutu eta praktikatu. 5 saio astean: piragua (2saio)+aquafit (2saio)+surf (saio1).

  • Ordutegia: Goizez
  • Txandak:
    • Ekainak 24- ekainak 28
    • Uztailak 1- uztailak 5
    • Uztailak 8- uztailak 12
    • Uztailak 15- uztailak 19
    • Abuztuak 3- abuztuak 9
  • Izen emateak kiroldegian maiatzaren 13tik 17ra.
  • Informazioa: 943 333 676 / kiroldegia@astigarraga.eus

KIROLDEGIKO IKASTAROAK HAURRENTZAT

Zumba, jump fit, bungee, aquafit board, igeriketa

  • Izen emateak kiroldegian ekainaren 3tik 7ra.
  • Informazioa: 943 333 676 / kiroldegia@astigarraga.eus

GAZTELEKUKO JARDUERAK 11-17 urte (2007-2012)

Ekainaren 24tik uztailaren 24ra.

  • Ordutegia: 10:30-13:30 (irteera egunetan izan ezik)
  • Doakoa (irteerak izan ezik).
  • Informazioa: 690010823 / asti.gaztelokala@gmail.com 

OPOR GIROAN 2024